BIHAR HASIKO DA ARKAMURKAK ETA UDALEKO INGURUMEN DEPARTAMENTUAK ANTOLATURIKO ZINE ZIKLOA

2022/03/30

Zine Zikloa prestatu dute 2022 honetarako Arkamurka Natur taldeak eta Zarauzko Udaleko Ingurumen departamentuak. Ziklo honen baitan sei saio antolatuko dira eta, besteak beste, klima aldaketa, astronomia eta plastikoak bezalako gaiak jorratuko dira.

Lehenengo saioa bihar, martxoak 31, izango da. Arratsaldeko 19:00ean, Modelo Aretoan, “Klima aldaketa Euskal Herrian” dokumentala ikusteko aukera izango da, AZTIren eskutik. Dokumentalaren ondoren, Elisa Sainz de Murieta BC3ko (Klima Aldaketa Ikerketa Zentroko) ikerlariak zuzenduriko solasaldia izango da, non ikusleek ere klima aldaketaren inguruan euren ikuspegia eman ahal izango duten.

Modelo Aretoko lehen saio hau euskaraz gauzatuko da eta sarrera doakoa izango da. Zine Ziklo honen ondorengo saioen inguruko informazioa aurrerago jakinaraziko da.

DESKARGATZEKO

Ingurumena Zine Zikloa – Lehen saioa (JPG 167k)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude