PARTE HARTU LILATOIAN EMAKUMEEN* ETXEAREN IZENEAN ETA JASO ZURE DORTSALA ETA KAMISETA BERTAN


Datorren martxoaren 6ean Donostian izango den Lilatoiaren XXXII. edizioan Lilatoian parte hartu nahi baduzu, Zarauzko Emakumeen* etxearen izenean egin dezakezu eta, honela, lasterketako kamiseta eta dortsala Emakumeen* Etxean bertan jaso ahal izango dituzu. Horretarako, hau da egin behar duzuna:

  1. Izena ematean (urtarrilaren 27an irekitzen da epea), TALDEA atalean Zarauzko Emakumeen * Etxea jarri beharko da.
  2. Kamiseta eta dortsala Donostiako ‘Casa de la Mujer’-en jaso nahi dela zehaztu, baina benetan Zarauzko Emakumeen* Etxean jasoko duzu.
  3. Zarauzko parekidetasun departamentura emaila bidali (berdintasuna@zarautz.eus) zure datu hauek adieraziz: 
  • Izen-abizenak.
  • NAN zenbakia.
  • Kamisetaren taila.

Mezua jasotzen dugunean jakinaraziko dizugu zein egunetan etorri beharko duzun kamisetaren bila.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude