HIRU HITZALDI INDARKERIA MATXISTARI BURUZKO VI. JARDUNALDIEN BAITAN

2021/10/27

Azaroaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko eguna dela eta Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak Indarkeria Matxistari buruzko VI. Jardunaldiak antolatu ditu.

Aurtengo jardunaldien izenburua “Sexu abusuak haurtzaroan. Hautsi dezagun isiltasuna” da eta datorren hilabetean zehar 3 hitzaldi antolatu dira, azaroaren 4, 11 eta 18an.

Hiru hitzaldi hauek presentzialki edota streaming bidez jarraitzeko aukera izango da. Presentzialki, Modelo Aretoan izango dira hiruak, 18:30ean, eta streaming bidez Udalaren Youtube kanalean ikusi ahal izango dira. Hitzaldietara joan ahal izateko edo internet bidez jarraitzeko formulario hau bete beharko da (https://labur.eus/azaroak25jardunaldia).

“Indarkeria sexuala indarkeria matxistaren forma bat da, bai emakumeengan egiten dutena, eta baita ere, haurrengan egiten dutena, neska edo mutila izanik” adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Gizarte matxista honetan indarkeria sexual mota hau, haurrengan egiten dena, gogorrenetarikoa dela esan dezakegu, dudarik gabe, haurren ahuldadeagatik”.

“Oso gutxi hitz egiten da gai honen inguruan gure gizartean, hain zuzen ere, familia barruan gertatzen direlako gehienetan” gehitu du Vazquezek. “Parekidetasun departamentuaren jardunaldi hauen helburua da haurrek jasaten dituzten abusu sexualei buruz hitz egitea eta honen inguruan izkutatzen dena azaleratzea isiltasuna apurtzeko, hori baita desagertarazteko lehenengo pausua”.

Rosa Lizarraga haur eta nerabeen psikoterapeutak adierazi duenez “gure lanean haurrak entzun eta ulertu, eta abusuak atzemateko, zailtasun handia dagoela ikusi dugu, bakoitzak modu desberdinean adierazten duelako”. “Oinarri honetatik abiatuta, 50 adierazleko zerrenda duen web-tresna bat argitaratu dugu, terapia egiten ari diren profesionalei sexu abusua egon denaren susmo sendoa osatzen laguntzeko”.

Hauek dira jardunaldi hauetan izango diren hiru hitzaldiak:

Azaroak 4 (18:30) – Sexu-abusua haurtzaroan. Zer da eta zer egin daiteke? (Enrique Echeburúa).

Esperientzia horren ondorioz sexu-abusuak jasan dituzten haurrek modu negatiboan eragiten dieten ondorioak jasaten dituzte beren bizitzetan. Eta, are garrantzitsuagoa dena, sortutako kalteak helduaroan jarraitu ohi du, tratamendu psikologiko egokia jasotzen ez badute.

Azaroak 11 (18:30) – Haurren eta nerabeen aurkako sexu-indarkeria: nola aurre egin gure komunitatean (Aitziber Bañuelos).

Haurren aurkako sexu-indarkeriak modu negatiboan eragiten duten ondorioak ditu, eta kalteak eragiten dizkie bai haurrei, bai haien komunitateei. Beraz, ikusarazi eta borrokatu egin behar dugu, haurren eta nerabeen aurkako indarkeriarik gabeko espazio komunitario erresilienteak eraikiz.

Azaroak 18 (18:30) – Screening ASI, haurren sexu-abusuaren susmoak detektatzeko tresna (Jose Ramón Elizondo eta Rosa Lizarraga).

Haurren sexu-abusuak detektatzeko hiru bide daude: biktimaren lekukotza, lekuko batena edo hirugarren batek horrelako gertaera baten susmagarri diren adierazleak ikustea. Agintzariko profesionalek on line tresna bat jarri du abian haurren sexu-abusuak detektatzeko.

DESKARGATZEKO

Eskuorria (PDF 1MB)Kartela (PDF 2,1MB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude