“BARATZA SOLIDARIOAREN PROIEKTUA SENDOTUZ DOA”

Gaur goizean Zarauzko Baratza Solidarioaren urteko balorazioa egin du Patxi Elola (PSE-EE) Lankidetza zinegotziak Udalak Astiko auzoan dauzkan baratzaren lurretan. 2018an ekin zion Caritasek proiektu honi, eta harrezkero boluntarioek bertan ekoizturiko produktuak elikagaien bankura bideratzen dituzte behar gehien daukan jendeari irits daitezen.

Elolak bertan lanean ibili diren boluntarioen lana eskertu nahi izan du: “Urte guztian egiten duten lanak herritarrei onura handia egiten dio, izan ere, premia gehien duten horiengana iristen da eta baratza honen uzta”. “Baratzaren etekinak ez dira nolanahikoak, Zarauzko Udalak emandako 2.500 euroko dirulaguntzarekin, 15.200 euroko etekin ekonomikoa atera dute aurten, beti ere Ordiziako Azokako salneurriak erreferentzia hartuta”. azpimarratu du Lankidetza zinegotziak. “Baina kontuan izan behar dugu proiektu honen etekinak ez direla soilik ekonomikoak, baratza honek etekinik garrantzitsuena soziala da” gehitu du Patxi Elolak.

Gaurko ekitaldian izan dira ere Jesus Aldazabal, Iñaki Oñatibia eta Juanjo Agirrezabala, proiektu hau aurrera atera dadin baratzaren ardura daukaten boluntarioak. Hauek izan dira aurtengo uztaren inguruko zenbakiak azaltzearen arduradunak Datuei erreparatuz, 2020an zehar baratza honetan jasotakoa honakoa izan da: 8.350 azelga, 576 Kg kalabazin, 316 Kg kalabaza, 122 Kg tipula, 136 aza, 89 azalore, 338 eskarola, 301 Kg leka, 3.752 letxuga, 260 Kg pepino, 247 Kg piper, 2.706 porru, 40 Kg erremolatxa eta 874 Kg tomate.

Gotzon Larrañaga eta Bittor Legorburu ere izan dira gaurkoan Caritasen izenean Astiko baratza honetan. Larrañagak azaldu du “asteazkenero 60 poltsa” betetzen dituztela baratzeko produktuekin eta astero 120 pertsonari iristen zaizkiela. “Caritasen oso gustura gaude baratza honetan boluntarioek egiten duten lanarekin eta garrantzitsua dela kontsideratzen dugu jendearentzat oinarrizkoak diren produktuez hornitu dezakegulako behar gehien daukan jendea” gehitu du Caritaseko ordezkariak.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude