2021/10/19
Zarauzko Solidaritate Koordinadorak antolatuta, larunbat honetan, urriak 23, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Zarauzko VII. azoka izango dugu Lege Zaharren Enparantzan. 10:00etatik 14:00etara, herriko Gobernuz Kanpoko Erakundeek kontsumo arduratsu eta jasangarri baterako beraien proposamenak eskainiko dituzte.
“Iazko hutsunearen ondotik, hemen dugu berriro azoka alternatibo eta solidarioa ate joka, aurten ere Zarauzko udalaren laguntza izan duena” adierazi du Patxi Elola (PSE-EE) Lankidetza zinegotziak. “Elkarte guzti hauek lan handia egiten dute bai munduan zehar eta baita Zarautzen ere, eta azoka honen bitartez egiten duten lanaren berri emateko aukera izango dute”.
Pasa den urtean ezin izan zen azoka aurrera eraman pandemiaren ondorioz, eta aurtengoan, formatu murriztuarekin antolatu da. Hauek izango dira aurtengo azoka solidarioan parte hartuko duten elkarteak:
GAZTAINDAR
GOIABE
ARITZKURENGO TIENDUKA
MUNDUKO BEGIAK
HOTZ ZARAUTZ
MISEVI
PROYDE PROEGA
ZARAUTZ HERRI ZAINTZAILEA
EKOGRANELA
FIARE
DUINTASUNA
SALVAMENTO MARITIMO
ALBOAN
MAI KYK EHUNGINTZA ARTISAUTZA