UDALEKO PAREKIDETASUN DEPARTAMENTUAK EKITALDI UGARI ANTOLATU DITU AZARO OSORAKO

2022/11/02

Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuak hainbat jarduera antolatu ditu azaroaren 25aren baitan, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren inguruan.

Gloria Vazquezek (PSE-EE), Berdintasun zinegotziak, indarkeria mota honen aurka lan egiten jarraitzearen garrantzia gogorarazi du: “Zoritxarrez, 2020an hasitako genero indarkeria eta sexu erasoen goranzko joerak jarraitzen du. 2019an, Zarautzen genero indarkeriaren 23 kasu eta sexu erasoen 4 kasu aurkitu ditugu, aurreko urteetako antzeko datuak. Hala ere, 2020an, genero-indarkeriako kasuak 33ra igo ziren, eta 31ra 2021ean, eta sexu-erasoenak, berriz, 6ra igo dira pasa den urtean. Emakumeen aurkako indarkeria-kasu gehienetan, erasotzailea bikotekidea zen, 41 eta 50 urte bitarteko adin-tartea zuten, eta kasuen % 65etan, biktima zein erasotzaile EAEkoak ziren”.

Herritarrak arazo horren inguruan kontzientziatzeko, Parekidetasun departamentuak hainbat ekitaldi antolatu ditu azaroan zehar. Programa bihar hasiko da, azaroak 3, Emakumeen* Etxean “Fabricando Mujeres” dokumentala ikusiz, 20:00etan. Datorren ostegunean, azaroak 10, ‘Sex sua’ musikalaz gozatu ahal izango da Modelo Aretoan (sarrera doan). Azaroaren 18ko goizean, 9:15etik 14:00etara, Mankomunitatearen eraikinean Indarkeria Matxistaren Aurkako Jardunaldien zazpigarren edizioa egingo da, eta honako hitzaldi hauetara joan ahal izango da:

•    Feminizidioa Euskadin eta Espainiako Estatuan: memoria historikoaren eta haren lege-errekonozimenduaren artean – Graciela Atencio.
•    Non daude indarkeria matxistaren biktimak? – Maitena Monroy.
•    Indarkeria matxisten kausak eta eraginak emakume biktimen bizitzetan”. Asfalto arteko loreak ikerketa – Mugarik Gabe.
•    Elkarri lotuta bizitzeko eta egoerari aurre egiteko – Mahai-ingurua.
•    Clown Klonklusioak – Beatriz Egizabal.

“Azaroaren 25eko kanpainaren ardatza indarkeria matxista jasaten duten eta pairatu duten emakumeak aitortzea izango da. Bakarrik ez daudela eta egoera horretatik atera daitekeela jakin dezaten nahi dugu. Talde berri bat osatu dugu Emakumeen* Etxean, psikologo batekin elkartzeko gunea. Helburua amesgaizto horretatik ateratzeko elkarri laguntzea da “, gaineratu du Vazquezek.

Azaroaren 25ean elkarretaratzea egingo da Lege Zaharren Enparantzan Zarauzko ikastetxeekin, eta arratsaldean ‘El Acusado’ filma proiektatuko da Modelo Aretoan (sarrera 5,5 €). Azkenik, azaroaren 26an, larunbata, indarkeria matxistaren biktimak aitortzeko ekitaldia egingo da Belauntzaran Plazan.

“Era berean, dei egin nahi diegu gizarteari, oro har, eta gizonei, bereziki, erasotzaileei kritika eta salaketa egiten lehenak izan daitezen, baina baita biktimei babes osoa eman diezaieten ere, hasiera-hasieratik haien alde jarrita, hori funtsezkoa baita emakumeek gainditu ahal izateko eta tratu txarrak ematen dituztenen zigorgabetasuna amaitzeko”, amaitu du Berdintasun zinegotziak.

DESKARGATZEKO

https://www.zarautz.eus/documents/2952655/27032134/Eskuorria.pdf/cae009dc-40eb-a4eb-3403-8e3b5a1d3ea6

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude