ETXEAN JOKATUKO DU ZKE ESKUBALOIAK ZILARREZKO OHOREZKO MAILARAKO IGOERA FASEA

2024/05/14

Denboraldi bikain baten ostean, eskubaloiaren zilarrezko mailara igotzeko igoera fasera sailkatu da Amenabar ZKE gizonezkoen senior taldea. Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko azken pauso eman beharrean da talde zarauztarra eta, horretarako, asteburu honetan urtean zehar maila bikaina eman duten beste hiru talde izango ditu aurrean: Sant Cugat, Granollers eta Cordoba.

ZKE klubak, Zarauzko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako apustuari esker, igoera fasea etxean, Aritzbatalde kiroldegian, jokatuko da asteburu honetan, ostiraletik igandera. “Zarauzko Udaletik eta Aldunditik apustua egin dugu igoera fase hau Zarautzera ekartzeko, ikusi dugulako aukera paregabea dela, taldeak egindako denboraldiaren ostean, zarauztarrek eskubaloiaz gozatzeko”, azaldu du Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziak.

Igoera faseko gainontzeko taldeei utzi beharreko sarrerak alde batera utzita, klubak eskuragarri jarriko ditu asteburuko partidak ikusi ahal izateko sarrerak.

Deskargatzeko

ZKE igoera fasea – kartela (JPG 181 KB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude