EMAKUME ETA GIZONEN PAREKIDETASUNERAKO IV. PLANA PARTEKATZEKO BILERA IREKIA EGINGO DA EMAKUMEEN* ETXEAN

Zarauzko Udala Emakume eta Gizonen Parekidetasunerako IV. Plana prestatzen ari da 2023-2027 aldirako. Dokumentu honek zehaztuko du berdintasuna lortzeko bidean aurrera egiteko lan-ibilbidea herri-mailan, Udala bera eta herritarrak barne hartuz.

Planak legeria berria eta udal-gobernuak berdintasunaren arloan dituen erronkak biltzea bilatzen du. Ekimen honek, gainera, gizarte-aldaketarako erronkak proposatzen ditu, lau ardatzetan antolatuko direnak eta datozen urteetan esku-hartze publikoa bideratuko dutenak, gobernu ona, emakumeen ahalduntzea, ekonomiaren eta gizarte-antolaketaren eraldaketa eta indarkeria matxistarik gabeko bizitza bultzatuz.

Zarauzko III. Parekidetasun Planaren ebaluazioa oinarri hartuta eta Udal departamentuetako teknikari eta Zarauzko Berdintasun Kontseiluarekin bildu ostean, sortutako proposamena partekatzeko eta herritar eta elkarteek berdintasunaren alorrean dituzten iritziak eta jakin-minak ezagutzeko aukera izango da.

Hori dela eta, irailaren 13an, arratsaldeko 18:30etan, Zarauzko Emakumeen* Etxean egingo den aurkezpenean parte hartzera gonbidatu nahi ditugu zarauztarrak.

Era berean, herritar guztiok proposamenak bidali ahala izateko tartea eskainiko da irailak 30 arte, Parekidetasun Departamentuko blogaren bitartez.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude