2024/01/09
Urtarrilaren 2tik aurrera martxan dago jada Kirol Txartela Mugiment Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian, eta honela, kiroldegiko bazkideek ekimen honen barnean dauden gainontzeko kirol instalakuntzak doan erabiltzeko aukera dute.
Erabilera hau egiteko Aritzbatalde kiroldegiko bazkide izan behar da, eta Kirol Txartela Mugiment App-a mugikorrean deskargatu. Aplikazioan alta eman eta eskaera egin behar zaio Zarauzko kiroldegiari. Behin eskaera onartuta, ekimenaren barnean dauden gainontzeko kirol instalakuntzek eskaintzen dituzten zerbitzuak erabili ahal izango dira. Udalerri bakoitzak zehazten du erabilgarri jartzen dituen zerbitzu eta instalakuntzak, eta app-an bertan edo www.kiroltxartela.eus webgunean kontsulta daitezke.
Horrekin batera Aritzbatalde kiroldegiak ateak irekitzen dizkie, baita ere, egitasmora atxikita dauden gainontzeko kirol instalakuntzetako bazkideei. Zehazki Fitness gunea erabiltzeko aukera izango dute, astelehenetik ostiralera 13:00etatik 16:00etara bitarte.
Ekimen honen parte izatearekin Zarauzko Udalak kirol jardueraren sustapenean beste urrats bat ematen du.