BUELTAN DIRA ARITZBATALDE KIROLDEGIKO UDAL KIROL PROGRAMAK

2026/09/07

Zarauzko Udaleko Kirol Departamentuak udal kirol programak eskainiko ditu 2026-2027 ikasturtean ere, azken urteetako ildoari jarraituz. Programa horien helburua herritar guztiei kirola egiteko aukera erraztea da, arreta berezia eskainiz kolektibo zaurgarrienei.

Eskaintzaren barruan egongo dira, besteak beste, aniztasun funtzionala duten helduentzako aretoko eta igeriketako saioak, haurrentzako igeriketa ikastaroak, 65 urtetik gorakoentzako gimnasia saioak eta gazteei zuzendutako jarduerak.

Ikastaroetan izena emateko orduan, Zarautzen erroldatutako pertsonek izango dute lehentasuna, Udalaren helburua baita ahalik eta zarauztar gehienek jarduera fisikoa egiteko aukera izatea, haien adina, gaitasunak edo egoera pertsonala edozein direla ere.

“Kirola ez da aisialdia bakarrik: osasuna, autonomia, ongizatea eta komunitatea ere bada. Horregatik, Udaletik lanean jarraitzen dugu adinak, gaitasunak edo egoera pertsonalak inor kirola egiteko aukeratik kanpo utz ez dezan”, adierazi du Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziak.

Ikastaroak urrian hasiko dira, eta izena emateko epea zabalik dago dagoeneko Aritzbatalde kiroldegiko harreran. Talde eta ikastaro bakoitzak bere izen-emate epea izango du.

Informazio gehiago 943-00 51 23 telefonoan eta kirola@zarautz.eus​​​​​​​ helbide elektronikoan.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude