20 URTEZ AZPIKO EMAKUMEZKOEN SASKIBALOIKO EUSKAL SELEKZIOAK ZARAUTZEN JOKATUKO DU OSTEGUNEAN

2026/06/09

Aste honetan nazioarteko saskibaloi partida batez gozatzeko aukera izango dugu Zarautzen. Izan ere emakumezko Euskadiko 20 urtez azpiko saskibaloi selekzioak partidua jokatuko du ostegunean Eslovakiaren aurka.

Euskal Saskibaloi Federazioak erlazio probetxugarria ezarri du azken urteetan, kategoria ezberdinetako taldeek hainbat partidu jokatu dituztelarik. Honela, ostegun honetan, 19:30etik aurrera, Euskal Selekzioaren eta Eslovakiaren arteko lehiatuko da Aritzbatalde kiroldegian eta sarrera doakoa izango da.

“Eskerrak eman nahi dizkiet Euskal Saskibaloi Federazioari eta Zarautz Kirol Elkarteko Saskibaloi atalari urte guztian zehar egiten duten lan gogorrarengatik”, adierazi du Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziak. “Zarauztarrak animatzen ditut ostegun honetan Aritzbatalde kiroldegira gerturatzera, nazioarteko saskibaloiaz gozatzera”.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude