2026/02/26
Zarauzko Udalak Itxasmendiko teniseko udal-pistak osorik berrituko ditu, herriko kirolarentzat funtsezkoa den azpiegitura modernizatzeko eta eskola-kirolerako, kirol klubentzat eta, oro har, herritarrentzako erabilera-baldintzak hobetzeko.
Eskuhartze hau Itxasmendiko Auzo Elkartearekin lankidetza estuan definitu da. Elkarteak aspalditik adierazi du instalazioak hobetzeko beharra, kirola egiteko baldintza egokiak bermatzeko. Udalak auzokoen ordezkariekin batera lan egin du hobekuntzak zehazteko eta jarduketari lehentasuna emateko.
Inaxio Illarramendi Kirol zinegotziak lan partekatuaren balioa eta epeekiko konpromisoa azpimarratu ditu: “Herritar antolatuek proposamen zehatz eta arrazoizkoak helarazten dituztenean, gure betebeharra entzutea, lantzea eta jardutea da. Eraberritze hau Itxasmendiko Auzo Elkartearekin izandako lankidetzaren emaitza da, eta denboran zehar jarraitutako eskaerari erantzuten dio. Pista berriak, gainera, uda baino lehen amaituta egongo dira, erabilera handieneko garaian gozatu ahal izateko “.
Esku-hartzeak aukera emango du lurzorua hobetzeko, segurtasuna indartzeko eta instalazioaren mantenua eta iraunkortasuna erraztuko duten alderdi teknikoak optimizatzeko. Horrekin, kalitate handiagoko zerbitzu publikoa bermatzen da, eta Udalak kohesio eta osasun tresna gisa kirolaren alde egiten duen apustua indartzen da.

