Gloria Vázquez Herranz. Berdintasun zinegotzia
2025/07/14
Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak erantzun nahi dio EH Bildu udal taldeak Emakumeen* Etxearen kudeaketa-ereduari buruz publiko egindako proposamenari.
Gloria Vázquez Herranz (PSE-EE) Berdintasun Saileko arduradunaren hitzetan, “pozez ikusten dut EH Bilduk bat egiten duela Emakumeen* Etxean egiten ari garen lanaren eta helburu nagusien gehiengoarekin: emakumeen partaidetza bultzatzea, ikuspegi feminista lanaren ardatz gisa, ahalduntze-programak sustatzea, topaguneak eta aholkularitza-zerbitzuak eskaintzea.”
Desadostasuna kudeaketa-ereduan dago. EH Bilduk Udaleko Berdintasun Saila baztertzen duen autokudeaketa-eredu baten alde egiten duen bitartean, Udalak ezinbestekotzat jotzen du sail horren parte-hartze aktiboa. “Gure konpromisoa beti izan da argia: ulertzen dugu Berdintasun Saila aktiboki parte hartu behar duela Emakumeen* Etxearen kudeaketan,” adierazi du sozialista eta berdintasuneko zinegotziak. “Gure helburua da espazio feminista plural eta irekia eraikitzea, Zarauzko emakume guztiak entzungo eta hartuko dituena, inolako salbuespenik gabe, eta ez soilik ingurune politiko jakin bati lotutakoak.”
Udaletik azpimarratu nahi da egungo eredua kudeaketa instituzional parte-hartzailea dela, izan ere, gaur egun Batzar bat dago —non EH Bilduko zinegotziek parte hartu duten—, eta parte-hartze mahaia ere badago, emakume elkarteek, auzotarrek, Berdintasun Sailak eta Emakumeen* Etxeko koordinatzaileak osatua. Mahaia hau, mugimendu feministari ere irekia, hilero biltzen da jarduerak elkarrekin eztabaidatu eta diseinatzeko.
“Partaidetza ez da guretzat eslogana, errealitatea baizik,” azpimarratu du Vázquezek. “Horregatik, berriz ere gonbidatzen ditut Zarauzko emakume guztiak, kolektibo eta sentsibilitate feministak prozesu honetara bat egitera eta euren ahotsa gehitzera.”
Bestalde, EH Bilduk adierazi du ez dagoela ordutegi arruntetik kanpo espaziora sartzeko sistemarik. Hala ere, hori ez dator bat egungo egoerarekin, izan ere, Emakumeen* Etxeak giltza programagarri baten sistema dauka, eta horrek ordutegi zabalagoan espazioa erabiltzea ahalbidetzen du, betiere pertsona arduradun bat badago.
Zarauzko Udalak baztertzen du EH Bilduk egindako planteamendua, zeinak Udala zeregin ekonomiko hutsera mugatu nahi duen. “Eredu hau, Berdintasun Sail honek bultzatua, Zarauzko emakume guztien pluraltasuna, gardentasuna eta parte-hartze eraginkorra bermatzeko modurik onena da,” adierazi du Berdintasuneko zinegotziak.
“Lanean jarraituko dugu Emakumeen* Etxea espazio feminista, harrera ona ematen duena, eraldatzailea eta plurala izan dadin. Emakumerik gabe ez dago Emakumeen Etxerik, eta pluraltasunik gabe, ezinezkoa da eraldaketa,” amaitu du Gloria Vázquezek.