UDALAK SANPELAIOTAN ZEHAR PUNTU MOREA JARRIKO DU MUSIKA PLAZAN

2025/06/24

Zarauzko San Pelaio festen baitan, Berdintasun departamentuak Puntu Morea jarriko du Musika plazan, ekainaren 25ean, 00:15etik 02:00etara, eta 26ean, 22:00etatik gauerdirarte.

“Puntu Morearen helburua bikoitza da: alde batetik, eraso sexual baten aurrean nola jokatu behar den jakiteko herritarrei informazioa zabaltzea eta, bestetik, eraso bat gertatzekotan, laguntza ematea erasotuari”, azaldu du Gloria Vazquezek (PSE-EE) Berdintasun zinegotziak.

“Puntu Morean, Berdintasun departamentuan egin ditugun esku-orriak aurkituko dituzue, eraso sexistei buruzko informazio zehatz eta argiarekin eta instituzioetatik eskaintzen ditugun baliabideen informazioa indarkeria matxistaren biktimak artatzeko”, gaineratu du Vazquezek. “Pegatinak, poltsak eta preserbatiboak ere banatuko ditugu, azken hauek gogorarazteko onartutako erlazioetan oso garrantzitsua dela preserbatiboak erabiltzea haurdunaldiak ekiditeko, baina, bereziki, sexu-transmisioko gaixotasunak ez kutsatzeko”.

Horretaz gain, bertara hurbiltzen direnei argazkiak egitea eskainiko zaie, Berdintasuneko sare sozialetara igo eta hainbat mezu zabaltzen laguntzeko helburuarekin: “nire janzkera ez da zure gonbidapena”; “eraso sexistarik ez”; “ez  ezazu nire espazioa inbaditu”; “ni ere eraso sexisten aurka”; “erasotzea delitua da, defendatzea ez”.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude