BERRERABILITAKO MATERIALEZ EGINDAKO EROSKETARAKO ORGA ETA POLTSAK ZOZKETATU DIRA

2024/11/07

Zarauzko Udaleko Ingurumen sailak erosketarako 4 orga eta 10 poltsa zozketatu ditu Merkatu Plazako erabiltzaileen artean. Ekimen hau plastikozko poltsak eta, oro har, erabilera bakarreko produktuak, bereziki plastikozkoak, gutxitzeko kanpainaren baitan gauzatu da.

“Orga eta poltsa hauek bereziak dira, berrerabilitako materialez eginda baitaude. Orgak Emaús Fundazioak egin ditu Udalak urtean zehar egindako publizitate kanpainetarako erabili diren lonak erabiliz. Poltsak, aldiz, Merkatu Plazako Aitan Toldoak postuko Maite Isastik gauzatu ditu, berrerabili ezean zakarrontzira joango ziren aterkien telak erabiliz”, jakinarazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) zinegotziak. “Hau, hondakinak gutxituz, berrerabiltzeko modu bat da, eta, gainera, erabilera bakarreko plastikozko poltsak ekidinez, erosketak era jasangarri batean egiteko produktu berri bat lortzen dugu. Bide batez, esan beharra daukat poltsak zein orgak zoragarriak direla”.

Era honetan, hondakinen gutxitzea sustatzen da berrerabilpenaren bitartez, bai eta plastikozko poltsen erabilera. Praktika hauek ekonomia zirkularra kontzeptuaren parte dira, zein berebizikoa den plastikoen kutsadura eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko.

“Maitek egindako eskulangintza produktuak nabarmendu nahi ditut eta hautsitako aterkiak beregana eramatea animatu nahi zaituztet, beste produktuetan bihurtu ditzan, material hauei bigarren bizitza bat emanez eta hondakinen gutxitzea sustatuz”, gehitu du Vazquezek.

Hau da plastikoek ingurumenean daukaten eragina gutxitzeko erarik onena: lehenbizi euren erabilpena murriztu, bigarrenik, berrerabili, eta aurreko bi aukerak bete ezin direnean, birziklatu.

Zorionak sarituei eta eskerrik asko denoi Merkatu Plazan erosteagatik!

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude