EMAKUMEEN* ETXEAK 2024KO LEHEN SEIHILEKORAKO EGITARAUA AURKEZTU DU

2024/01/04

Emakumeen* Etxeak urtarriletik ekainera bitarteko egitaraua aurkeztu du. “Berdintasunean eta emakumeon ahalduntzean aurrera egiteko eta feminismotik hausnartzeko esperientziak partekatzeko eta gozatzeko gunea eskaini nahi dugu”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Zarauzko emakumeak animatzen ditugu Emakumeen* Etxera etor daitezen informazio gehiago eskuratzeko eta gehien gustatzen zaien jardueretan parte hartzera”.

Hauek izango dira lehen seihileko honetako ikastaroak:

– Nuevas tecnologías de comunicación (gaztelaniaz). Irakaslea: Natalia Vahl.

– Biodanza, otra mirada (gaztelaniaz). Irakaslea: Luz Clemente.

– Irakurketa Eskola Femenista (euskaraz). Irakaslea: Iratxe Retolaza.

– Habitándote en ti (gaztelaniaz). Irakaslea: Itxaso Beristain.

– Gure burua maitatzen ikasi (euskaraz). Irakaslea: Elena Urigoitia.

– Zoru pelbikoa lantzean (euskaraz). Irakaslea: Ane Etxeberria.

– Twerk ikastaroa (euskaraz). Irakaslea: Ikerne Mendieta.

– Gure zikloa eta bulben ezagutza (euskaraz). Irakasleak: Ione. F.Zabaleta eta Enara. I. Dominguez.

– XX.mendeko zinema popularraren irakurketa feminista (euskaraz). Irakaslea: Aintzane Rincon.

– Escritoras del mundo (gaztelania). Irakaslea: Isabel Allende.

Ikastaroetan izena emateko epea urtarrilaren 12ra bitartean egongo da zabalik. Parte hartu nahi dutenek, honako bide hauen bitartez egin beharko dute izen ematea:

– Emakumeen* Etxean (Nafarroa kalea, 3). 

o Ordutegia: 10:30 – 12:30 / 15:30 – 20:00. 

– Telefonoz: 943 005 136.

– Posta elektronikoz: emakumeen-etxea@zarautz.eus.

Jabetze Eskolako eta gainontzeko ekimenen inguruko informazio zabalagoa aurki daiteke oharrean atxikitako dokumentuetan edota Emakumeen* Etxeko webgunean (https://www.emakumeenetxea.zarautz.eus ).

DESKARGATZEKO

2024 Urtarrila – Ekaina eskuorria (PDF 2,4MB)

2024 Urtarrila – Ekaina kartela (PDF 175k)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude