GIPUZKOAKO URAK-EK NAFARROA KALEKO UR HORNIDURA ETA SANEAMENDU SAREAK BERRITUKO DITU URRIAN

2022/08/26

Gipuzkoako Urak-ek Nafarroa kaleko ur horniduraren hoditeria sarea eta saneamendu sarea (ur zikinak eta euri urak) berritzeko lanak burutuko ditu urritik aurrera. Lehenik, iparraldeko espaloian, Balea eta Iger kaleen artean eta, ondoren, hegoaldeko espaloian, San Frantzisko eta Seitximeneta kaleen artea.

Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzu zinegotziak azaldu duenez, “gaur egun, euri urak eta ur zikinak batera doaz hodi bakar baten baitan eta sistema banatzailera pasa behar da derrigorrez (euri urak hodi batetik eta ur zikinak, bestetik). Gainera, egungo saneamendu sareko hoditeriaren gehiengoa fibrozementuzkoa da (uralita) eta oso egoera txarrean dago. Honek filtrazioak eragiten ditu eta, ondorioz, ezinbestekoa da hau aldatzea lurzorua eta Zarautz azpian dagoen akuiferoa ez kutsatzeko”.

San Martinek zehaztu duenez, lan hauek burutzeko espaloiak altxatzea beharrezkoa da, sakonera handiko zangak ireki behar direlako hoditeria zaharrak aldatzeko. “Obra hauek Nafarroa kaleko espaloien zein errepidearen argiteria publikoa berritzeko ere baliatuko dira, herri segurtasun aldetik gaur egun dagoen egoera nabarmen hobetzeko helburuarekin”.
Nafarroa kaleko espaloietan dauden zuhaitzei dagokionez, Udaletik adierazi dute sustraiak asko hazi direla, hoditeria inguratuz eta, kasu askotan, zulatuz, eta, hauek moztezko beharra dagoela. 

Patxi Elolak (PSE-EE) Lorazaintzako zinegotzi arduradunak azaldu duenez “sustrai mozketa honek ez du bideragarri egiten gaur egungo zuhaitzak mantentzea, besteak beste, haize boladen aurrean ezin delako bermatu oinezkoen eta trafikoaren segurtasuna Nafarroa Kalean. 2020 urteko azaroko haize bolada handiekin ikusi genuen gertatutakoa eta, zorionez, ez zer kalte larririk izan. Baina, zuhaitzen sustraiak mozteak ez du bermatzen segurtasuna etorkizun labur, ertain edo luzean,  besteak beste, zuhaitzak bere ainguraketa eta indarra galtzen dituelako”.

Hala, Udal teknikarien iritzi eta txostenetan jasotzen denari jarraituz, egun dauden ezkiak (tilo, gaztelaniaz), Nafarroa kaleko urbanizazioa egin zenean landatutakoak, pyrus calleryana ‘chanticleer’ izeneko espezieagatik ordezkatuko dira, sustrai txikiagoa dutenak eta espaloi azpiko hoditeria kaltetuko ez dutenak.

Azkenik, Obra eta Zerbitzu zinegotzi San Martinek burutu duenez, “Gipuzkoako Urak-ek hoditeriaren azpiegitura berritzeko sustatutako obra honen baitan, gaur egun Zarauzko arteria nagusian kokatzen diren zuhaitzak, espaloiak, argiteria eta herri segurtasuna hobetuko dira”.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude