2022/05/16
Maiatzaren 17an Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, hau da, gizartean nagusi den eta tradizionalki normala kontsideratu den heterosexualitatearengandik desberdina den identitate sexual bat daukatenenganako gorrotoaren aurka sentsibilizatzeko eguna.
2022an, “Gure Gorputzak, Gure Bizitzak, Gure Eskubideak” lelopean LGTBI kolektiboaren eskubideak defendatzeko nazioarteko erakundeek pertsona guztiek orientazio eta identitate sexuala askatasunez adierazteko duten eskubidea aldarrikatzen dute, inolako indarkeria eta diskriminaziorik jasan gabe. Pertsona bakoitzak bere sexualitatea bere nortasunarekin bat datorren moduan bizitzeko duen eskubidea defendatzen da, bai eta besteekiko errespetutik askatasunez maitatzekoa ere.
Duela 30 urte baina gehiago OMEk (Osasunaren Mundu Erakundea) homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik atera zuen eta, harrezkero, LGTBI kolektiboaren eskubideen hobekuntza nabarmena da eta herrialde askotako lesbianak, gayak, transexualak, bisexualak eta intersexualak ahalduntzeko eta babesteko balio izan dute.
“Egin diren aurrerapenen garrantziaz jabetzen gara, baina badakigu oraindik gure azken helburutik urrun gaudela, hau da, LGTBI kolektiboko pertsonek egunero aurre egin behar dieten gorroto-delituen eta diskriminazioaren amaieratik”, gogorarazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak.
Guztira, pasa den urtean LGTBI kolektiboaren aurkako 73 gorroto-delitu kasu kontabilizatu ziren Euskadin, 2020an baina ia bi aldiz gehiago, baina hauek ezagutzen ditugunak baina ez dira. Gaur egun, ehundaka milioi pertsona bizi dira libreki maitatzeko aukera babesten duten herrialdeetan, baina, tamalez, gehiago dira kolektibo honek jazarpena eta kriminalizazioa jasaten duten herrialdeak. Gaur egun, 69 estatuk dituzte sexu bereko helduen artean adostutako sexu-egintzak zigortzen dituzten xedapenak, eta 6 herrialdetan ere, heriotza-zigorrarekin zigortzen dira sexu-harreman homosexualak.
“Zarautzen, Berdintasun departamentutik pertsona guztien errealitatea eta errespetua ikusarazteko ekintzak egin ditugu, haien sexu-orientazioa edozein dela ere, Hezkidetza Foroaren baitan ikastetxeekin lankidetzan herriko bankuak eta hondartzarako pasabidea ostadarraren banderarekin margotuta”, gehitu du Vazquezek. “Aurten ere, Emakumeen* Etxeako plaza, Ikastetxea eta Udaletxea ortzadarraren banderarekin beteko ditugu, ‘Naizena, Naizela Onartua’ leloarekin. Garrantzitsua da kontzeptu hori haurtzarotik sartzea, gizarteak pertsona guztiak onar ditzan, haien sexu-identitatea edozein dela ere, eta sexu-arrazoiengatiko eraso eta diskriminazioekin amaitu ahal izateko”.
Honela, bihar, 19:30ean Modelo Aretoan Arantxa Echevarriaren “Carmen y Lola” filma ikusteko aukera izango da. Filmak ijito-ingurune kontserbadore batean bizi diren bi lesbianen istorioa kontatzen du, zeinek maitasunaren, familiaren eta kulturaren artean aukeratu behar izango duten. Sarrerak Kutxabanken online sarreren atarian edota Modelo Aretoko txarteldegian eskuratu ahal izango dira.