EMAKUMEEN* ETXEAK APIRILA-EKAINA BITARTEKO EGITARAUA ARGITARATU DU

2022/04/05

Emakumeen* Etxeak ‘2022ko apirila-ekaina’ egitaraua argitaratu du. Egitarau honen bidez, emakumeen berdintasunean eta ahalduntzean aurrera egin, ahizpatasun-sareak sortu eta ikuspegi feministatik hausnartu nahi da.

Ikastaroetan eta ahalduntze guneetan parte hartzeko izen-emate epea apirilaren 19ra arte egongo da zabalik.

Izen emateko moduak:

•    Emakumeen* Etxean (Nafarroa Kalea, 3)
•    Telefonoz: 943 005 136
•    emakumeen-etxea@zarautz.eus
•    https://labur.eus/jabetze-eskola2022

1.    JABETZE ESKOLAKO IKASTAROAK

Gure gorputzekin adiskidetzea

Ikastaro honek gure autoestimua eta gure gorputzarekiko harremana hobetzeko aukera ematen digu. Elkarrizketaren, gorputzaren, mugimenduaren eta begiradaren bidez, eta samurtasunez, urteetan zehar sortutako minak identifikatu, osatu eta askatuko ditugu.

•    Irakaslea: Maddi Gutierrez, Leire Murguialday (Espazio Lunarra).
•    Astelehenak, maiatzaren 2tik 30era.
•    15:30-17:30.
•    Euskaraz.
•    15€.

Amar en igualdad

Harremanek min egiten dizute? Tailer honetan desberdintasun eta mendekotasun emozionaleko harremanak deseraikitzen ikasiko dugu, bikote-harremanak (eta gurekiko harremanak) berdintasunean eraikitzeko.

•    Irakaslea: Isabel Allende Robledo.
•    Astearteak, apirilaren 27tik maiatzaren 31ra.
•    16:00-18:00.
•    Gazteleraz.
•    15€.

Hitzen bitartez ahalduntzea

Tailer honetan teknika narratiboak erabiliko ditugu ahalduntze eta autoezagutza prozesuetarako bitarteko gisa. Gure historiaz jabetzea garrantzitsua da. Eta zu, oraindik kontatu ez den historia idaztera animatzen zara?

•    Irakaslea: Libe Solozabal Askasibar.
•    Asteazkenak, apirilaren 27tik maiatzaren 25era.
•    15:30-17:30.
•    Euskaraz.
•    15€.

Sormena lantzea xilografiaren bitartez

Grabatua egiteko antzinako teknika ikasteaz gain, elkarrekin lan egingo dugu sormen indibiduala zein kolektiboari bide emateko eta historian zehar emakume artistek izan duten papera ezagutarazteko.

•    Irakaslea: Oihana Ugarte Iriarte.
•    Ostegunak, maiatzaren 5etik ekainaren 2ra.
•    16:00-18:00.
•    Euskaraz.
•    15€.

¿Qué es la violencia simbólica?

Indarkeria sinbolikoa zer den ulertzea ez da erraza, eta are gutxiago identifikatu eta ikustea. Tailer honetan eguneroko bizitzako esparru bakoitzean ezkutatzen den indarkeria aurkitzen saiatuko gara, patriarkatuaren estrategia zaharrenetako bat agerian uzteko. Parte-hartze aktiboa, hausnarketa, sormena eta komunikazioa bultzatuko dira.

•    Irakaslea: Aitziber Aginagalde Bilbao
•    Asteazkenak, apirilaren 27tik ekainaren 1era.
•    18:00-20:00.
•    Gazteleraz
•    15€.

2.    AHALDUNTZE TALDEAK

Ikastaroekin batera, Emakumeen* Etxeak ahalduntzea eta emakumeen arteko sareak sustatzeko bi gune berri aurkeztu ditu:

Avanzamos juntas: un espacio en compañía

Interesak partekatu, hitz egin eta elkar ezagutu nahi duten emakumeentzako topagunea. Gure trebetasun sozialak eta garapen pertsonala landuko ditugu, sormen-baliabideen bidez.

•    Dinamizatzailea: Aitziber Eguskiza Samos.
•    Ostiralak, apirilaren 29tik ekainaren 10era.
•    10:30 – 12:30.
•    Gazteleraz.
•    Doakoa.

Literatur talde feminista

Hilean behin bilduko gara aurrez irakurri dugun liburu berari buruzko iritziak trukatzeko. Emakumeen kontzientzia kolektiboan arakatzeko aukera emango diguten eleberriak, saiakerak eta iritzi-artikuluak aurkituko ditugu.

•    Dinamizatzailea: Iratxe Retolaza Gutierrez.
•    Astelehenak, apirilak 25 eta maiatzak 30.
•    18:00-20:00.
•    Euskaraz.
•    Doakoa.

3.    BESTE EKINTZAK

Apirilaren 26an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, “Palabras dislocadas” errezital musikala izango dugu Emakumeen* Etxean. Susanna Minguel Alonsok haurtzaroko sexu-abusuak salatzeko abian jarri zuen proiektu baten parte da. Poema eta autoerretratu fotografikoen bidez, haurtzaroan sexu-abusuak jasan dituen eta helduaroan gogoratzen dituen pertsona batek igaro ditzakeen faseak azaltzen dira: amnesia, isiltasuna, haustura eta indar-puntua.

Maiatzaren 10ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Emakumeen* Etxean, Dorleta Kortazar Alkozen “80 amandre” helduentzako kontaketa entzuteko aukera izango dugu.

DESKARGATZEKO

Jabetze Eskola (apirila – ekaina 2022) – Kartela (JPG 803k)Jabetze Eskola (apirila – ekaina 2022) – Liburuxka (PDF 1,4MB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude