2021/12/02
Datorren abenduaren 10ean ospatuko da Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna eta data honen gertutasuna baliatuz, Gizarte Zerbitzuetako Kooperazio zerbitzuak Zarautzen eta munduan zehar laguntzen dituen proiektuen berri eman du.
“Zarautz herri solidarioa da, herritarrei laguntza deialdiak egiten zaizkienean Zarautzek gogoz erantzuten du, eta gainera oso herri gutxitan dago hemen daukagun Gobernuz Kanpoko Erakundeen sare indartsu eta sendoa” adierazi du Patxi Elola (PSE-EE) Kooperazio zinegotzi arduradunak. “Udal bezala gure nahia, erakunde hauen lana bultzatzea da eta horretarako udaleko aurrekontu osoaren %0,7a baino gehiago bideratzen dugu arlo horretara”.
“Aurtengoa, iazkoa bezalaxe, urte arraroa izan dugu, bai guretzat eta baita gurekin elkarlanean aritzen diren Zarauzko GKEentzat. Baina bizi dugun egoera sanitario honek erakusten digu zein beharrezkoa den herrialdeen arteko kooperazioa eta elkartasuna eta zer eragin izan dezakeen horrek gugan”.
Hauek dira aurten Zarauzko Udalaren dirulaguntza jaso duten GKEak eta proiektuak:
EUSKAL FONDOA: Euskal Herriko 115 udalerrik eta Aldundiek osatzen dute eta Zarautz 2017az geroztik bertako kide da.
GKE | Euskal Fondoa |
Euskal Fondoa | Galtzada-harrizko eraikuntzak, nasak, arekak eta irisgarritasun-arrapalak eraikitzea |
Non | Somoto (Nikaragua) |
Arloa | Hirigintza |
MUNDUKO BEGIAK:
GKE | Munduko Begiak |
Euskal Fondoa | Moptiko biztanle zaurgarriek begi-osasunerako eskubidea baliatzeko duten aukera hobetzea |
Non | Mopti (Mali) |
Arloa | Osasungintza |
TXIMELAGUA:
GKE | Tximelagua |
Euskal Fondoa | Fisioterapia pediatrikoa |
Non | Matagalpa – La Dalia (Nikaragua) |
Arloa | Osasungintza |
CALCUTA ONDOAN:
GKE | Calcuta Ondoan |
Euskal Fondoa | Gaixotasun mentala duten eta kalean utzi dituzten emakumeak errehabilitatzeko, gizarteratzeko eta ahalduntzeko prozesuak indartzea |
Non | Thiruvananthapuram, Kerala (India) |
Arloa | Osasungintza |
FUNDACIÓN BANGASOOU:
GKE | Fundación para el desarrollo y promoción de Bangasoou |
Euskal Fondoa | Tokoyoko eskolan ikasgela berriak eraikitzea |
Non | Tokoyo (Afrika Erdiko Errepublika) |
Arloa | Irakaskuntza |
FRANTZISKOTARRAK:
GKE | Frantziskotarrak |
Euskal Fondoa | “Sociedad Antoniana” adinekoentzako egoitza birgaitzea Belenen. |
Non | Belen (Palestina) |
Arloa | Adineko pertsonak |
3. ADINA 3. MUNDURAKO:
GKE | 3. adina 3. mundurako |
Euskal Fondoa | Ciudad Peroniako Fe eta Alegría eskolan ura, saneamendua eta higienea bermatzea |
Non | Ciudad Peronia (Guatemala) |
Arloa | Hezkuntza |
LA SALLE:
GKE | La Salle – Proega |
Euskal Fondoa | D´Jamenako Ikasketa eta Hobekuntza Zentro Teknikoko ekipoak eguneratzea gizarte-egoera ahulean dauden gazteak laneratzen laguntzeko |
Non | D´Jamena (Txad) |
Arloa | Irakaskuntza |
ACTIVOS POR UN MUNDO SOLIDARIO:
GKE | Activos por un mundo solidario |
Euskal Fondoa | Aukerak Ereiten Prestakuntza Zentroa eta Etxea dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat |
Non | Diriamba (Nikaragua) |
Arloa | Osasungintza |
ORI-ZAUTZ:
GKE | ORI-Zautz |
Euskal Fondoa | Muginako Sant Anne Kolegioko jangela-errefrektorioa eraikitzea |
Non | Mugina (Rwanda) |
Arloa | Hezkuntza |
ACCOES-HONDURAS:
GKE | ACOES – Honduras |
Euskal Fondoa | “Que nadie se quede atrás”. Urrutiko Hezkuntza Zentroan 2. ikasgela eraikitzea gizarte-zibilaren antolaketa indartzeko. |
Non | Santa Elena, La Paz, Tegucigalpa (Honduras) |
Arloa | Hezkuntza |
VICENCI:
GKE | Vicenci |
Euskal Fondoa | Giza eskubideak sustatzea indarkeriarik gabeko bizitzarako |
Non | Sacaba eta Cochabamba (Bolivia) |
Arloa | Giza Eskubideak, Parekidetasuna |
Munduko herri pobretuetan ez ezik, hemen ere, Zarautzen bertan, hainbat jarduera diruz laguntzen ditu Udalak: Azoka Alternatibo Solidarioa, Oporrak Bakean, Sahara Gara edota Aita Mari ontzia.