2021/11/15
Atzo, eguerdiko 12:00etan, Memoriaren eguneko ekitaldia antolatu zuen Zarauzko Udalak, Indarkeria eta Terrorismoaren biktima guztiak gogora ekarriz.
Ekitaldian, Udal Talde guztietako ordezkariek hartu zuten parte, eta guztien artean adostutako testua irakurri zuten Xabier Txurruka alkateak eta Gloria Vázquez bigarren alkateordeak.
Ondoren, bost minutuko isilunea egin zuten ekitaldira gerturatu ziren pertsona guztiek eta, amaitzeko, lore eskaintza egin zen.