2021/07/13
Autodefentsa feminista tailerra 14 urtetik gorako neskei zuzenduta dago. Tailer honen bidez, neska gazteen arteko sareak sustatu nahi dira, indarkeria sexistarik gabe bizitzeko eskubidea eta beharra indartuz. Metodologia dinamiko baten bidez, erasoei aurre egiteko hainbat tresna eskainiko dira, fisikoak, psikologikoak edo emozionalak. Ikastaroa uztailaren 27 eta 28an izango da, 10:30etatik 13:30etara.
“Zoritxarrez, gure gizartean emakumeok indarkeria matxista jasaten dugu. Joan den urtean 35 emakumeek jasan zuten indarkera matxista Zarautzen, eta horietatik 3k eraso sexualak jasan zituzten” adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Dauzkagun datuen arabera, era guztietako indarkeriak gertatu dira: fisikoa, sexuala zein psikologikoa. Indarkeria jasan duten emakumeen adinari erreparatzen badiogu, oraindik emakume gazte askok indarkeria jasaten dutela ikusten dugu: biktima gazteenak 14 urte ditu eta 9k 25 urte baino gutxiago dituzte”.
Indarkeria fisikoa da detektatzeko errazagoa dena, baina horrela izanik ere, askotan ez da erlazionatzen indarkeria matxistarekin. Zer esanik ez indarkeria psikologikoa denean, kasu honetan zailagoa da identifikatzea eta horrela, zailagoa da modu egokian aurre egitea. Autodefentsa feminista kurtso honetan, hau guztiaren inguruan hausnartuko da.
Horrela, ikastaroak helburu hirukoitza du. Batetik, eraso sexistak identifikatzen ikasi eta indarkeriaren mitoak, jatorriak eta ondorioak ezagutuko dira. Bestalde, norbere burua defendatzeko erantzunak, alternatibak eta estrategiak ezagutzeko eta probatzeko aukera eskainiko du ikastaro honek. Azkenik, bakoitzak bere buruarengan konfiantza berreskuratu eta norberaren gaitasunak eta autoestimua landuko dira.
Sheila Melcón Lopezek gidatuko ditu saioak eta euskaraz izango da. Matrikula 10 eurokoa da eta parte hartu nahi dutenek uztailaren 22a baino lehen eman beharko dute izena:
• emakumeen-etxea@zarautz.eus
• 943 005 136
• www.labur.eus/autodefentsafeminista