2026/02/12
Beste urte batez Zarauzko Udaleko Kirol departamentuak, Berdintasun departamentuarekin elkarlanean, datorren martxoaren 1ean Donostian ospatuko den 36. Lilatoira joan-etorria egiteko autobusa antolatuko du. Aurten, gainera, lehenengo aldiz bi autobus jarriko ditu zarauztarren eskura Donostiara joateko.
Autobusak Aritzbatalde kiroldegi pareko biribilgunetik aterako dira 9:00etan eta Donostiatik irteera Gipuzkoa plazatik izango da 12:30ean.
Izen ematea Kiroldegiko harreran gauzatu ahal izango da datorren otsailaren 27ko eguerdiko 12:00ak bitartean.

