2024/11/07
Zarauzko Arrosategi parkea indarkeriaren eta terrorismoaren biktima guztiak gogoratu eta aitortzeko espazio bilakatuko da igande honetan ospatuko den Memoriaren Eguneko ekitaldian.
Oroimen ekitaldia, azaroaren 10ean, igandean, ospatuko da Arrosategi parkean, eguerdiko 12:00etatik aurrera eta bertan Zarauzko Udaleko talde politiko guztiek hartuko dute parte..
Ekitaldian, testu bat irakurriko da, non, bereziki, desberdin pentsatzeagatik indarkeria jasan edo mehatxupean bizi izan diren biktimak gogoratuko diren.
Jarraian Udal ordezkariek, zein bertaratzen diren herritarrek, bost minutuko isilunea egingo dute, eta, amaitzeko, lore eskaintza eta Memoriaren Liburuaren sinadurak egingo dira.
Zarauzko Udalak dei egiten die herritar guztiei ekitaldi honetan parte hartzera.