2023/01/27
Joan den urtearen hasieran, Zarauzko Udalak 328 bizikleta eman zizkion Ayuda Contenedores GKEari. Bizikleta abandonatu horiek herriko bizikleteroetatik jaso eta Udaltzaingoaren bulegoetan gorde ziren, erreklamatu ahal izateko gordeta egon behar diren bi urteetan gutxienez. Akordio honi esker, GKE honek bigarren bizitza bat eman die bizikleta horiei, konpondu eta Siria, Peru, Ginea Bissau edo Marokoko eremu behartsuetara eraman ditu, bertan bizikletak oso garraiobide beharrezkoak baitira. Horri esker, baliabiderik gabeko pertsonei mugikortasun-erantzuna eman zaie.
Oraingoan, Udalak beste 127 bizikleta eman dizkio Ayuda Contenedores GKEari, erakunde honek euren eginkizuna betetzen jarrai dezaten munduan zehar gehien behar duten tokietan.
“Ayuda Contenedores GKEak egiten duen lanak bizikleta hauek, beharra dagoen tokietan, erabilgarriak izaten jarraitzea ahalbidetzen du eta, honekin batera, gure kaleetan eta bizikleteroetan espazio gehiago dago”, adierazi du Iker Basurko (EAJ-PNV) Mugikortasun zinegotziak.