ZARAUZKO UDALAK EMAKUME ETA GIZONEN IV BERDINTASUN PLANA ONARTU DU

2022/12/01

Zarauzko Udaleko azaroko ohiko Udalbatzan Parekidetasun departamentuak garatu duen Emakume eta Gizonen arteko IV Parekidetasun plana onartu du. Plan honetan ageri deiren ekintza eta ildo estrategikoak 2027 bitartean garatuko dira.

“Emakume eta gizonen arteko berdintasuna, zorionez, zeharkako arloa bihurtzen ari da. Azkenengo hamarkadetan sortu den legediari esker, hainbat aspektu derrigorrez kontutan hartu behar dira instituzioetan, enpresetan, etab. Lege horiei esker, lortzen ari gara Parekidetasun departamentuetatik kontratuetan, diru laguntzetan parekidetasuna lortzeko klausulak sartzen”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziak. “Guretzat, aspektu guzti hauek ez dira bakarrik legeen eskakizunak, baizik eta guztiz beharrezkoak emakume eta gizonen arteko desberdintasunekin bukatzeko. Instituzioek aurrera pausuak eman behar ditugu gure gizartearen eraldaketa lortzeko. Helburu horrekin, garatzen ditugu baita Berdintasun planak”.

Onartu berri den IV Parekidetasun plan hau lau ardatz nagusitan antolatuta dago: Gobernu ona, emakumeen ahalduntzea, ekonomia eta gizarte antolakuntza eraldatzea berdintasuna bermatzeko eta emakumeenganako indarkeria matxistarik gabeko bizitza lortzea. Helburu hauek lortzeko, 98 ekintza zehaztu dira

Ekintza eta helburuen artean nabarmentzekoak dira laster abian jarriko diren Udalaren barne plana eta Zarauzko mapa morea. Hauekin batera, zaintza erdigunean jartzeko ekimenak, indarkeria matxistaren biktimen erreparazioa sustatzeko ekimenak, etab. daude.

“Plan hau sortzeko partehartze prozesu zabala egin dugu agente desberdinekin. Hasteko, Udaleko departamentu guztietako arduradunekin bilerak egin ditugu beren proposamenak jasotzeko, plana guztiz zeharkakoa baita, eta horrexegatik bakoitzak bere ardurak bete beharko ditu. Lan horretatik sortu zen lehengo borradorea, parekidetasun kontseilura eraman genuen jarraian eta, ondoren, Udal talde politiko guztiekin eta herritarrekin konpartitu dugu noski, beren ekarpenak jasotzeko”, gehitu du Parekidetasun zinegotziak. “Plan honen garapen lanaren emaitza garrantzitsua izango da hurrengo urteetan emakumeen kontrako diskriminazioarekin bukatzeko aurrera pausuak eman ahal izateko”.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude