José Ignacio Asensio: “Hurrengo legegintzaldian ere gure herritarrak, Zarauzko
herritarrak, babestuko ditugu, eta konpromiso eta erantzukizun horretan, modu
eraginkorrean kudeatzeko prestakuntza egokiena duten pertsonak behar ditugu,
adibidez, Gloria Vázquez. Gloria bezalako emakumeak zerbaitegatik nabarmentzen
badira, euren tinkotasunagatik eta etorkizuneko ikuspegiagatik da”.
Gloria Vázquezek esan du “ohore handia” dela Zarauzko alkatetzarako hautagaitzara
aurkeztea. “Apaltasunez eta auzokideen alde lan egiteko helburu argiarekin aurkezten da. Udal
honen buru izateko konpromisoa hartzen du. “Nire hautagaitza aurkeztuz, Udal honen burutza
hartu eta talde-lana, entzutea eta herritarrekiko komunikazioa sendotzeko konpromisoa
hartzen dut, alkate batek herritarrei entzun behar baitie, adituen aholkuak jaso behar baititu
erabakirik onenak hartu ahal izateko eta erabakiak hartu ondoren, aipatuak defendatzeko gai
izan behar baitu agindutakoa bete ahal izateko.
Proiektu batzuk berritzaileak eta beharrezkoak dira Zarautzen, eta PSE-EEk bultzatzen ditu,
besteak beste, Eraztun Berde Urdina, Iñurritza ibaiaren eta Iritako hezegunearen
naturalizazioa, adibide bihurtu den baratze solidarioa, Vista Alegre parkearen berritzea,
Emakumeen Etxea abian jartzea, bereziki harro dago proiektuaz, emakume askori laguntzen ari
baitzaie. Are gehiago, eredua da indarkeria matxistaren biktimentzat, bai eta elkartzeko gune
bat ere, eta, gainera, hazkunde pertsonal eta kolektiborako gune bat, non emakumeek beraiek
parte hartzen eta bultzatzen duten.
Esan gabe doa proiektu horiek guztiek bermatzen dutela Gloria Vazquezen kudeaketa, eta
horrek ematen dio agintea eta sinesgarritasuna PSE-EEren alkatetzarako hautagaitzaren buru
izateko. Hautagaitza horren helburu nagusia ez da soilik Zarautz hobetzea eta herritarren bizikalitatea hobetzea, baizik eta herritar guztien askatasuna eta eskubideak defendatzea.
“Erantzukizuna, zintzotasuna, prestutasuna eta, halaber, irmotasuna, borondatea eta
eguneroko lan gogorra berma diezazueket”, eta, gainera, azpimarratu nahi izan du ez dela inoiz
inoren aurrean makurtuko, orain arte beharrezkoa izan denean egin duen bezala. Besteak
beste, Ebro Etxearen deskalifikazioa gelditu zuenean, edo Eusko Jaurlaritzari Mitxelena kaleko
bide-proiektua aldatzeko eskatu zionean. Eta horixe bera egingo du Zarauzko alkatetzatik ere.
Datorren legegintzaldirako bere erronkak honako hauek dira: ingurumen-politikari bultzada
handia ematea, premiazkoa baita trantsizio energetikoa egitea klima-aldaketa geldiarazteko,
eta, horretarako, herritarrek partaidetza energia-komunitateen gisako proiektuetan. Ahulenen
arreta indartzea eta desberdintasunak geldiaraztea. Helburu garrantzitsuenen artean, hiriantolamenduko plan berri bat egitea, ingurumenaren ez ezik, gizartearen eta generoaren
ikuspegitik ere.
Bestalde, José Ignacio Asensiok, Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak azaldu duenez, Gloria
Vázquez da Zarautzerako hautagairik onena, eta kudeaketa “gestio onaren” eredu dela adierazi
du, Ingurumen, Animalien Ongizate eta Berdintasun Sailetan.
Bere hitzaldian, Gipuzkoako Diputatu Nagusiordeak ere egungo testuinguruaren diagnostikoa
egin du. “Oso egoera konplexua bizitzen ari gara legegintzaldi zail honetan”, eta sozialistek
herritarrek eskatzen duten egonkortasuna ekartzen dute Zarautzen. Azken batean, sozialistek
erakundeetan duten presentziaren garrantzia nabarmendu du: Zarautzi eskaintzen diogun
egonkortasuna, PSE-EErekin bide-orri argia eta aztarna sozial sendoa duen gobernu indartsu
bat dagoela jakitea.
“Oso egoera konplexua izaten ari da, baina gobernagarritasun-akordioak eman duen
egonkortasunari esker, Zarautzen erabaki garrantzitsuak hartu dituzue egoerara egokitzeko eta
arriskuan minimizatzeko; baina, batez ere, krisiak gehien kaltetutako pertsonak eta pertsona
ahulenak babesteko. Eta orain, egungo egoeran, Gloria Vázquezek ahalekin guztiak egiten
jarraituko du babes soziala sendotzen jarraitzeko, inor atzean ez uzteko eta Zarauzko
ekonomia-sareari eusteko”.
Era berean, Gloria Vázquezen nortasuna nabarmendu du: nortasun propioa duen emakumea
da, Zarauzko udal-gobernuaren politika sozialenak markatzen ditu, konpromisoak hartzea
gustatzen zaio, eta, batez ere, herritarren arazoak konpontzeko borrokatzen du. Pertsona
abegitsua da, eta bere bizilagunengandik hurbil egoten saiatzen da beti.
“Hurrengo legegintzaldian ere gure herritarrak, Zarauzko herritarrak, babestuko ditugu, eta
konpromiso eta erantzukizun horretan, modu eraginkorrean kudeatzeko prestakuntza
egokiena duten pertsonak behar ditugu, adibidez, Gloria Vázquez. Gloria bezalako emakumeak
zerbaitegatik nabarmentzen badira, euren tinkotasunagatik eta etorkizuneko ikuspegiagatik
da”, esan du amaitzeko.
Zarautz, 2022ko urriaren 28a