UDALEK ETA OMENDU EDO IDEALIZATZEN DUTEN MEZUAK SAHEZTU DITZATELA ONARTU DU ZARAUZKO UDALBATZAK PSE-EEK AURKEZTUTAKO MOZIO BATEN BIDEZ

Gloria Vazquez ,Zarauzko udaleko talde sozialistako bozeramaila

Gloria Vazquezek aurrerapausotzat jo du EHBilduko bi zinegotzi beraien koaliziotik bereizi izana ekimenaren alde bozkatuz; aldiz, Itziar Murua koalizio subiranistaren bozeramaileak ez du eztabaidatu, ezta bozkatu ere.

Gloria Vázquez PSE-EEko bozeramaileak, “positibotzat” jo zuen atzo, ohiko osoko bilkuran, EHBildu udal taldeko bi zinegotzik sozialistek aurkeztutako mozioaren alde bozkatu izana. Mozio hau PSE-EE, PNV eta EHBildu ordezkatuta dauden Eudeleko Batzorde Exekutiboak onartu ostean “Fernando Buesa Fundazioa”, “Gogoan-por una Memoria Digna” eta “Elkarbizi”k sustatu zuten.

Sozialisten, jeltzaleen eta koalizio subiranistaren bi ordezkarien botoekin onartu zen mozioa, ETA idealizatzen duten omenaldiak edo mezuak galerazteko eskatzen die udalei. Halaber, memoria, bizikidetza eta indarkeriaren deslegitimazioa indartzeko espazioak eta horma-irudiak sustatuko dituzten udal-foroak sortzeko eskatzen du.

Hala ere, Vázquezek tamalgarritzat jo zuen Itziar Murua EHBilduren bozeramaileak eztabaidan eta bozketan parte hartzeari uko egin izana “Sorturekin bat eginez”, eta hori “akatsa” dela uste du. Sozialisten bozeramaileak mozioa onartzeko eskatu zion EHBildu-ri, eta horrekin frogatu zezala normalizaziorako eta bizikidetzarako urratsak egiten ari direla, baina bozeramaileak eztabaidatik eta bozketatik erretiratzen zirela iragarri zuenean, PSE-EEko bozeramaileak beste behin ere egiaztatu zuen ETAko presoak eta “beraien biktimak” bakarrik axola zaizkiela.

Era berean, berretsi egin zen “bizikidetzaren bidean onartezina dela ETAko presoei omenaldiak eta gorespenak egiten jarraitzea hainbat ekitaldi publiko, mural, pintada eta pankarten bidez”, onartutako mozioan irakur daitekeen moduan. Bertan azpimarratzen denez, “Indarkeriaren nahitaezko deslegitimazio soziala bateraezina da hiltzea erabaki zuen pertsona baten irudia eta ibilbidea omentzen edo goraipatzen duten adierazpen publikoekin”.

Euskal gizarteak “gauzak beste era batera egiteko betebehar historiko eta etikoa” duela ere esaten da. “ETAren ondorengo gizarte berrian ezin dira irain gehiago egin biktimei. Horretan ezin dugu iraganeko preso izaten jarraitu, gizarte gisa aurrera egiteko eremu guztietan indarkeriaren deslegitimazioaren kultura zabaldu behar dugulako”. Horregatik, “ETAko presoei egiten zaizkien omenaldiek, hain zuzen ere ETAkoak zirelako egiten direnak, gure bizikidetzaren kalitatea hondatzen dute”, eta, gainera, horrelako gertaerak aintzat ez hartzea “beti da ahanzturaren ataria”.

Bestalde, PSE-EEko bozeramaileak esan zuenez, “Ongietorriak ez dira gure kaleetan egin behar, presoek ez dutelako omenaldi publikorik merezi, ez baitira gudariak, ez eta preso politikoak ere. Izan ere, kartzelan daude pertsonen bizitzaren eta askatasunaren aurka egiteagatik, eta ez haien ideiengatik”

Azkenik, Vázquezek gaineratu du “ETAko presoak kalean omentzea, biktimei kalte egiteaz gain, gertaera tamalgarriak errepikatzeko arriskua dagoela”. “Benetan premiazkoa eta beharrezkoa dena herri honek benetan pentsatzen duena, beldurrik gabe, adierazteko askatasuna berreskuratzea da. Baita ere terrorismoari zilegitasuna kentzea; horrek esan nahi du ideia batek ezin duela hilketa justifikatu, hori egin zutenek oker egin zutela eta bere historia odoltsu guztiaren erantzule bakarrak beraiek eta, neurri handi batean, babesa eman zietenak izan zirela”.

https://www.socialistasvascos.com/documentos/noticias/Gloria-Vazquez-euskera.mp3

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude