JABETZE ESKOLAK IKASTURTE BERRIRAKO 7 IKASTARO PROPOSATZEN DITU

2025/09/05

Udararen amaiera gerturatzearekin batera, Emakumeen*Etxeak eta Berdintasun departamentuak datozen hilabeteetarako ekintza eta ekimenak martxan jarri dituzte. Ekitaldi hauen baitan, Jabetze Eskolako ikastaroak nabarmentze dira. Guztira 7 ikastaro antolatu dira.  Ikastaro hauen bitartez, ikuspegi feminista batetik abiatuta, bizitzako hainbat aspektu landuko dira, hala nola, kirola, musika edo emozioen kudeaketa.

“Jabetze Eskolak hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin egoteko espazio bat eskaintzen digu emakumeoi. Ahalduntzeko leku bat, hau da, bizitza modu autonomo, indartsu eta gugan konfiantza izanda bizitzeko” adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) Berdintasun zinegotziak.

Ikastaroak

Hauek dira irailetik abendura bitartean Emakumeen*Etxean eskainiko diren ikastaroak:

Abesten Gozatu -> Kantua hasierati izan da Emakumeen lagun, emozioak adierazteko, oinarrizko eskubideak eskatzeko eta istorioak kontzatzeko. Ikastaro honek ahots kantatuei lekua eta denbora ematea du helburu. Ez da korua izango, ez da partiturarik egongo, helburua elkarrekin abestuz gozatzea da.

Irailak 29, urriak 13 eta 27; eta azaroak 10 eta 24

18:00 – 20:00

Euskaraz

10,40 €

Eskaladan hastea -> Rokodromoan eskalada egiteko tailer honetan, kirola erabiliko da praktika berri bat ezagutzeko, vaina baita ikuspegi feministatik aztertzeko ere. Kirol-espazioaren erabilerari, gorputzari, identitateari eta norberaren historiari buruz hausnartuko da, hainbat jarduera eta jolasen bitartez.

Urriak 7, 14, 21 eta 28

18:00 – 20:00

Gaztelaniaz

10,40 €

Mindfulness eta emozioen kudeaketa -> Tailer honetan emozioak ulertzea eta birziklatzea landuko da.  Mindfulness praktikak horretan lagunduko digu, emozioak agertzen diren unean identifikatzen, arnasten eta kudeatzen.  Emozioen atzean egon daitezkeen genero-pentsamenduak ere aztertuko dira, horiek ere eraldatu ahal izateko.

Urriak 7, 14, 21 eta 28; azaroak 4, 11, 18 eta 25; eta abenduak 2 eta 9

10:00 -12:00

Gazteleraz

15,60 €

Nik ere konpondu egiten du: iturgintza eta elektrizitatea -> Tantaka dagoen txorrota edo hondatutako entxufea ohiko arazoak dira, eta askotan kanpoko laguntza behar izaten da horiek konpontzeko. Tailer honen helburua da oinarrizko konponketak egiteari beldurra galtzea, guk geuk tresnak erabiltzen, akatsak identifikatzen eta konpontzen ikasita. Horrela, genero-estereotipoak hautsi eta gure eguneroko bizitzan autonomia irabaziko dugu.

Bi orduko saioak (18:00-20: 00) azaroaren 13an eta 20an.

Bi ordu eta erdiko saioak (18:00-20: 30) azaroaren 27an eta abenduaren 4an, 11n eta 18an.

Gaztelaniaz

10,40 €

Irakurle-eskola feminista -> Irakurle-talde honetan, ahalduntzean eta feminismoan sakonduko da, eta aurrez irakurritako liburu bati buruzko iritziak trukatuko dira.

Urriak 20, azaroak 17 eta abenduak 15

18:00 – 20:00

Euskaraz

10,40 €

Munduko emakumezko idazleak -> Norberaren errealitate soziokulturaletatik oso errealitate desberdinak bizi dituzten emakumeen egoera landuz, munduko hainbat herrialdetako emakume idazleek egindako lanak irakurriko dira. Liburu bakoitzetik ateratako ideiei buruzko hitzaldi labur bat egingo da.

Urriak 6, azaroak 3 eta abenduak 1

18:00 – 20:00

Gaztelaniaz

15 €

Harri Bitxi: emakumeentzako antzerki-tailerra -> Tailer honek gorputza izango du abiapuntu. Gorputzak espazioan beste gorputz batzuekin harremanetan jarriko dira. Espazio seguru eta intimo bat sortuko da, modu zabal batean jolasteko. Egunerokoaren edertasuna eta bere interes eszenikoa bilatuko da.

Ez da beharrezkoa antzerkian esperientziarik izatea; interesa, gorputza eta jolasteko gogoa nahikoa dira.

Urriak 1,8,15,22 eta 29; azaroak 5,12 eta 19

18:00 – 20:00

Euskaraz

10,40 €

Jabetze Eskolan Izen ematea

Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea irailaren 15era bitartean egin ahal izango da:

Emakumeen*Etxea (Nafarroa kalea, 3C) -> 11:00 – 13:00 eta 15:00 – 19:00

943 005 136

emakumeen-etxea@zarautz.eus

www.emakumeenetxea.zarautz.eus

Plaza kopurua mugatua da. Gaindituz gero, zozketa egingo da. Zarautzen bizi diren emakumeek lehentasuna izango dute. Aldiz, ikastaroa egiteko gutxieneko persona kopuru bat egon beharko da izena emanda eta, hala ez bada, ikastaroa bertan behera geldituko da.

Matrikula, ikastaroa egingo dela egiaztatzen denean ordainduko da. Behar bereziak badituzu edo, haurren zaintza dela eta, parte hartzeko zailtasunak badituzu, jarri harremanetan Berdintasun departamentuarekin.

Hitzaldiak

Jabetze Eskolako ikastaroez gain, Berdintasun departamentuak hitzaldi sorta eta ekimenak ere antolatu ditu ikasturte hasiera honetarako. Hauek dira hiruhilabete honetan izango diren hitzaldi eta ekintzak:

Aingeruak eta neskameak, haurdunaldi subrogatuei buruzko hitzaldia -> June Fernandez kazetari eta idazle feministak eskainiko du hitzaldi hau. Ertz asko ditu haurdunaldi subrogatuak: emakumeen eta umeen eskubideak, gorputz-autonomia, ugalketa-merkatuak, alternatiben inguruko erronkak… Horiei helduko zaie solasaldi honetan, ’Aingeruak eta neskameak’ saiakeran jasotako Euskal Herriko feministen analisien eskutik.

Irailak 25 – 18:00etan

Euskaraz

Doan, aforoa bete arte

Matxosfera, maskulinizazioa eta eskuin muturra -> Leire Padilla kriminologiako ikertzaileak, biktimologian eta adingabeen aurkako indarkerian adituak gidatutako hitzaldi honetan “matxosfera” izeneko fenomenoa landuko da. Eskuin muturrarekin konektatzen diren diskurtso antifeministak eta ultrakontserbadoreak zabaltzen dituen sare digitala da matxosfera. Aztertuko diren narratiba horiek nola eragiten dieten maskulinitateei, nolakoa den haien eragin politiko eta soziala eta zein garrantzitsua den ikuspegi kritikotik hausnartzea, aukera berdinzaleagoak bilatzeko.

Abenduak 10, 18:30ean

Euskaraz

Doan, aforoa bete arte

Migratuko Emakumeen zirkulua -> Emakume migratzaileentzako gune bat da, eta, bertan, artearen bidez, pertenentzia-sentimendua sustatzen da, espazioa, denbora eta esperientziak errespetuz eta segurtasunez partekatuz. Parte-hartzaileek beren sormen-boterearen magia adierazi ahal izango dute, beren bizipenekin eta migrazio-prozesuekin lotuta.

Irailak 27, urriak 25 eta azaroak 22.

10:00 – 13:00

Gaztelaniaz


​​​​​​​

Deskargatzeko

Jabetze Eskola iraila – abendua 2025 (PDF 3,6 MB)

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude