ZARAUZKO EMAKUME* SORTZAILEEN II. AZOKARAKO IZEN EMATEA ZABALDU DA

2024/04/22

Joan den urtean antolatu zuen Udalak Zarauzko Emakume* Sortzaileen Azoka eta oso harrera ona izan zuen, bai partaideen aldetik, bai eta bertara gerturatu ziren herritarren aldetik. Hori dela eta, aurten, azkoaren bigarren edizioa antolatu da. Azoka hau datorren ekainaren 15ean izango da, 10:30etatik 19:30etara Belauntzaran plazan eta Malekoian, ihaz bezala.

Azokaren helburu nagusia da emakume sortzaileen lana eta beraien sorkuntzak ikusaraztea. Beste arlo batzuetan bezala, sorkuntzan eta artean ere gizonen lana askoz gehiago baloratzen da, garrantzi gehiago ematen zaio eta horregatik gehiago ikusten dira beren obrak, emakumeen presentzia bigaren planoan utzita. Horregatik, beharrezkoa da emakumeon ikusgarritasuna bultzatzea. Baita ere, Parekidetasun departamentuaren eginkizun bat da Zarauzko emakumeei ikusgarritasuna ematea. Azoka honen bitartez bi helburu horiek betetzen dira.

Ekainaren 15ean, karpak jarriko dira sortzaile bakoitzak bere sorkuntzak erakusteko eta saltzeko aukera izan dezan. Gehienez 25 karpa jarriko dira eta aurkezten diren lanak beraiek sortutakoak izan behar dira: argazkiak, artisautza, pintura, idatziak…baldintza bakarra da emakumeak berak sortutako produktuak izatea.

Hori dela eta,  deialdia egiten da erakusketa/salmenta-postuak jartzeko eskaerak aurkezteko. Eskaerak aurkezteko epea maiatzak 10a bitartean egongo da zabalik. Eskaerak online, Parekidetasun departamentuan aurrez aurre, telefonoz edo korreoz egin ahalko dira. Postu-kopurua baino eskaera gehiago jasoz gero, zozketa bidez esleituko dira.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude