2024/02/08
Otsailaren 14tik 28ra ospatuko da aurtengo Cimasub Zarautz 2024 jaialdia. Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren 14. edizioa edertasuna esploratzeko eta ozeanoen sekretuak ezagutzeko aukera paregabea izango da.
“Zarauzko Ingurumen sailetik garatu ditugun hainbat kanpainen helburuarekin bat dator Cimasub jaialdia; zera da, gure itsaso eta ozeanoak zaintzeko beharra, eta horretarako plastikoek egiten dieten kaltea ekiditeko beharra. Plastikoen kutsadura ez da kalte bakarra, baina bai gaur egungo garrantzitsuenetariko bat”, azaldu du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak.
Jaialdi honen baitan hainbat ekimen izango dira:
ZINEMA
Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloak (CIMASUB) ozeanoak eta natura maite dituztenak liluratuko dituen programazio zirraragarria eskaintzen du. Otsailaren 14, 19 eta 28an, asteazkenetan, 19: 00etan, Modelo Aretoa itsaspeko ikus entzuneko jai baten epizentroa izango da. Sarrera librea eta doakoa izango da. Zarauztarrak gonbidatzen ditugu munduko argazkilari eta bideografo onenak biltzen dituen esperientzia paregabe honetan parte hartzera.
CIMASUB 2024k artista horiek itsasoarekiko duten pasioa islatzen duten lan zinematografikoen sorta bat aurkeztuko du. Beren artearen bidez, ozeanoen edertasun bikaina eta degradazio kezkagarria erakusten dituzte. Zinegile horiek gizateriak Lurreko biziraupenerako bizi-ekosistemetan egiten duten presioa azpimarratzen dute.
ERAKUSKETA
Zinema-emanaldiekin batera, urpeko argazki-erakusketa zirraragarria aurkeztuko da Merkatu plazan, otsailaren 14tik 29ra, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 19:00etara, eta asteburuan 12:00etatik 14:00etara.
TXIKIZIKLOA
CIMASUBek hezkuntzarekin eta ingurumen-kontzientziarekin duen konpromisoa Itsaspeko Txikizikloan islatzen da. 2023an Gipuzkoako lehen hezkuntzako 2.500 ikasle baino gehiago inplikatu dira proiektu honetan. Programa honen helburua da ozeanoen kontserbazioa sustatzea eta haurrek itsasoa inguratzen duen guztiaz duten pertzepzioa sustatzea. Modelo Aretoa ikasleez beteko da otsailaren 14an, bi txandatan, 9:30ean eta 10:45ean, eta esperientzia paregabea eskainiko du gure herriko ikastetxeetako haurrentzat.
Informazio gehiago www.cimasub.com webgunean.