Gloria Vázquez da PSE-EEren Zarauzko alkategaia


Sozialisten udal taldeko bozeramailea, Gloria Vázquez, da PSE-EEren Zarautzko alkategaia. Gipuzkoako PSE-EEko Berme-Batzordeak izendatu zuen atzo, Gloria Vázquez, hautagai ofiziala, eskatutako abalak baliozkotu ondoren. “Ohorea eta erantzukizuna da”, adierazi du, Zarautz hobetzen jarraitzeko “gogo eta ilusio handia” duela aitortu ondoren. Buruzagi sozialistarentzat hirugarren aldia da Zarauzko alkatetzarako sozialisten zerrendaburua.

Gloria Vázquez (Donostia, 1965) Biologia Zientzietan lizentziatua da. Teknologia eta Ingurumen Kudeaketa Masterra. Zientzietako irakaslea. Gipuzkoako Batzarkidea izan da (2011-2013), eta Zarautzen zinegotzi izan da Hezkuntza eta Agenda 21 (2007/2011) Ingurumena, Berdintasuna eta Agenda 21 (2015-2019), Gizarte Zerbitzuetako Zinegotzia (2015-2019). 2. Alkateordea (2015-2019/2019-2023). Gaur egun, Ingurumeneko eta Animalien Ongizateko eta Berdintasuneko zinegotzia da, baita Zarauzko (Zarautz Lur) etxebizitza-bulego publikoko idazkaria ere. Euskalduna da.

Prentsa-ohar batean onartu du, lau urte hauek “bereziki gogorrak” izaten ari direla. Legegintzaldi “oso zaila” izaten ari da, pandemia bati aurre egiten, eta hainbat krisi, Covid-19ak eragindakoa lehenik, eta Ukrainako gerraren ondorioek eraginda bigarrena”. Udalerria kudeatzen jarraitu behar izan da, bizitako osasun-krisi handienak geldiarazi zituen proiektuak abian jarriz. Eta testuinguru horretan gehienentzat gobernatu dugu beti.

“Uneoro, krisiek gehien kaltetutako pertsonak eta ahulenak babesteko konpromiso argia hartu genuen, inor atzean ez uzteko. Denok batera egoera honetan sartu eta denok batera irtengo gara. Hori da gure egitasmoa”, azaldu du,” Horretarako neurri asko hartu ditugu, zaugarrienak babesteko, Zarauzko sare ekonomikoari eusteko eta indarberritzeko erabakiak hartuz.

You may also like...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude