Emaila : info@sozialistakzarautz.com
Helbidea: Kale Nagusia, 21, 20800 Zarautz, Gipuzkoa (Zazpi Jatetxea, kale nagusia)

EZKERTOKIA

Ezkertokia trantsizio garaian Euskadiko Ezkerra-ren egoitza izan zen eta integrazioa ondoren PSE-EE-ren egoitza da. Hori bera 2018. uretana gogoratu dugu Zarautzen bertan 25. urteurrena ospatuz. Euskal eta zarauztar gizartearentzat garrantzitsu diren eztabaidetan erreferente izan da beti Ezkertokia. Trantsiziotik hona gai sozial eta politikoak eztabaidatu dira, nahi izan duten herritar guztiek ateak irekiak aurkitu dituzte.

ZARAUZKO PSE-EE

Zarauzko PSE-EE udal taldeak begirune berezia zor die babesa eman dioten herritarrei. Baina, alderdikeriak baztertuz, ezkertiar ikuspegitik gizarte osoarentzat soluzioak bilatzen ditu. Oposizioan zein gobernuan horrela egin dugu. Hor daude gure ekintzak Herritarren Partaidetzan Patxi Elola partaidetza zinegotzi izan zenean. Adibidez, malekoiko bidegorriari buruzko erreferenduma, edo Salberdinen auzo berrikoa, edo Gurmendi plazako aparkalekukoa bultzatuz. Azken legaldi honetan eraztun berde-urdina martxan jarri dugu ingurumena babestu nahian eta Ongizate arloa indartu dugu Gloria Vázquez-en eskutik. Lan guztiaren testigantza blog honetan dago jasota.

EZKERTOKI BIRTUALA

Ezkertoki birtual honek Ezkertoki fisikoaren bide berdina jarraitzen du. Gizarte eta politika gaiei buruzko gogoeta egiteko Zarauztar guztien topalekua izan nahi du. https://ezkertoki.wordpress.com/ blogak eztabaida publikoa eta herritarren parte hartzea sustatu nahi ditu, herritarrak zarauztarren arazoak eta balizko soluzioak hobekien ezagutzen dituztenak direlako. Horregatik zarauztar guztiak blogean proposatzen ditugun gaiak irakurri eta beraien iritzia idaztera gonbidatzen ditugu. Baita ere, egunero jasaten dituzten arazoen kexuak jaso nahi ditugu. Horretarako pse.ee.zarautz@hotmail.com posta elektronikoa eskaintzen dizuegu, zuen kexuen dokumentazioa, argazkiak eta bideoak jasotzeko. Zarauztar guztiengana ailegatzeko Twitter eta Facebook-en ere kanalak ireki ditugu. Blogak hainbat atal ditu, herritarren partaidetzarekin ugaritzen joango diren atalak dira. Zarauzko PSE-EE-k eztabaida eta gogoetarako Ezkertoki birtuala eskaintzen die zarauztarrei Zarauzko politikan parte hartzeko.