MOZIOA: UDAL BARATZAK

2011ko urtarrilaren 26an. UDAL BARATZEN EMAKIDA ETA ERABILERA ARAUTZEKO ERREGALAMENDUA indarrean sartu zen. Berehala Munantxo eremuan kokatuta dauden zenbait udal partzela herritarren eskura jarri zituen aisialdirako baratze moduan erabil zezaten. Urtebete igaro ondoren, emaitza baikorrak nabarmenak dira. Itxoite zerrenda handia da eta aparteko hainbat zarauztar zain egon arren, udal gobernuak eskaera honi erantzuteko presarik ez duela ikusten dugu. Horregatik EAJ-PNV, PSE-EE, Aralar-Ezker Anitza eta PPko udal taldeek udalbatzari honako proposamena egiten diote eztabaidatu eta onar dezan:

Mozioa

1.- Mozioa onartuz gero, gehienez 15 egun barru emakida eta erabilera eskatzeko epea udalak ireki dezala.

2.- Prozesua martxan jarri ondoren, bi hilabeteko epean gauzatu dadila.

3.- Emakidak, indarrean dagoen EMAKIDA ETA ERABILERA ordenantzaren arabera izatea.

4.- Udal lorazaintzako arduradunak, beharrezkoak diren udal baliabideak erabiliaz, erabaki hau aurrera eramateko ardura har dezala.

EAJ- PNV PSE-EE
Aralar-Ezker Anitza PP
Zarautz, 2012ko martxoaren 21a

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *