Irudietan: Jesus Egigureni eman diote Mario Onaindia saria

Egigureni Mario Onaindia saria

uskadiko Ezkerreko legebiltzarkide ohiari eman diote aurtengo Mario Onaindia saria gaur, Ezkertokin.

Bertan, Egigurenen ibilbidearen inguruko eta PSE-EEren egungo egoeraren inguruko hitzak izan dituzte hainbat alderdikidek. Haien artean, Idoia Mendia idazkari orokorrak. Mendiak gogoan izan du Mario Onaindia bere hitzaldian, baita alderdiko beste zenbait izen azpimarragarri ere. Azaldu du ez duela onartuko Indalecio Prietoren, Patxi Lopezen, Txiki Benegasen eta beste hainbaten urratsak ezabatzea. Era berean, argi utzi du «Euskadiren etorkizunean protagonista izango dela sozialismoa, eta desberdin pentsatzen dutenekin eskutik joango direla». Egigureni behin eta berriz eskertu diote eskaini izan duen «ordaindu ezinezko zerbitzua», eta «indarkeriaren aurka izan duen etengabeko borroka sakrifikatua».

Egigurenek, berriz, umiltasun osoz jaso du saria, ekitaldi hunkigarrian. Pare bat abesti eskaini dizkiote Aizarnako politikoari, eta honek, omenaldiarekin «pasatu egin direla» adierazi du, eta ez zuela halakorik merezi.

Iturria eta argazki gehiago: Zarauzko Hitza

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *