ASTEBURU HONETAN HASIKO DIRA ERAZTUN BERDE URDINEKO BISITA GIDATUAK

2026/07/02 Zarauzko Udaleko Ingurumen Sailak Eraztun Berde Urdinaren doako bisita gidatuen ekitaldi berri bati hasiera emango dio asteburu honetan. Lehenengo hitzordua uztailaren 3an, ostirala, izango da, 18:00etan, Hezeguneetako ibilbidearekin (Irita, Asti eta Buztinzuriko aliseda). Elkargunea Suhiltzaileen biribilguneko autobus geltokia izango da. Programazioak uztailaren 4an, larunbata, …

ZARAUZKO UDALAK PUNTU MOREA JARRIKO DU MUSIKA PLAZAN SANPELAIOTAN ZEHAR

2026/06/17 Zarauzko San Pelaio jaietan, Udaleko Berdintasun Departamentuak Puntu Morea jarriko du Musika Plazan. Zerbitzua ekainaren 25ean 00:00etatik 03:00etara eta ekainaren 26an 22:00etatik 02:00etara egongo da martxan. Puntu Morearen helburu nagusiak dira jaietan genero-indarkeriaren aurkako espazio segurua eskaintzea; eta herritarren sexu- eta genero-aniztasunarekiko begirada aberastea …

ZARAUZKO UDALAK ERAZTUN BERDE URDINEKO HEZEGUNEEN IBILBIDEAN MUGIKOR BIDEZKO ARGAZKI RALLYA ANTOLATU DU

2026/06/12 Zarauzko Ingurmen arloak Eraztun Berde Urdinean mugikorraren bidezko argazki rallya antolatu du. Aurtengoa Hirugarren edizioa da eta, zehazki, Iñurritza eta Talaimendi arteko hezeguneen ibilbidean garatuko da. “Jarduera honekin, udalak naturarekiko zaletasuna sustatu nahi du, herritarrak ingurune natural babestu hauen kontserbazioaren eta garbitasunaren garrantziaz kontzientziatzeaz …

“EMAKUMEOK LEHEN LERROAN, KIROLEAN ERE BAI“ LABURMETRAIA ETA ONDOREN SOLASALDIA MODELO ARETOAN

2026/06/10 Ekainaren 11n, 18:30ean, Zarauzko Modelo Aretoan “Emakumeok lehen lerroan, kirolean ere bai” ekitaldia izango da. Laburmetraia Zarauzko Udaleko Berdintasun Departamentuak sustatutako ekimena da. Martxoaren 8ko astearen harira, herriko hainbat kirol talderekin elkarlanean garatu da proiektua, emakumeek kirolean duten presentzia eta ekarpena ikusgarri egiteko helburuarekin. …

20 URTEZ AZPIKO EMAKUMEZKOEN SASKIBALOIKO EUSKAL SELEKZIOAK ZARAUTZEN JOKATUKO DU OSTEGUNEAN

2026/06/09 Aste honetan nazioarteko saskibaloi partida batez gozatzeko aukera izango dugu Zarautzen. Izan ere emakumezko Euskadiko 20 urtez azpiko saskibaloi selekzioak partidua jokatuko du ostegunean Eslovakiaren aurka. Euskal Saskibaloi Federazioak erlazio probetxugarria ezarri du azken urteetan, kategoria ezberdinetako taldeek hainbat partidu jokatu dituztelarik. Honela, ostegun …

ERAZTUN BERDE URDINEAN JARDUERAK, INGURUMENAREN NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA

2026/05/29 Datorren ekainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, gure naturguneak babestearen eta kontserbatzearen garrantziaz gogoeta egitera gonbidatzen gaituen eguna. Testuinguru horretan, Zarauzko Eraztun Berde Urdina balio ekologiko, paisajistiko eta hezitzaile handiko natura-ondarea da udalerriarentzat. Herritarrak sentsibilizatzea eta ingurunea zaintzen inplikazio aktiboa izatea funtsezkoa da …

ZARAUZKO UDALAK ITXASMENDIKO TENIS PISTAK BERRITU DITU

2026/05/25 Zarauzko Udalak amaitu ditu Itxasmendiko tenis pistak berritzeko lanak. Jarduketa Itxasmendi Auzo Elkarteak egindako proposamenetik abiatu da, eta auzoetako kirol ekipamenduak hobetzeko udal konpromisoaren barruan kokatzen da. Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziak nabarmendu duenez, “esku-hartze hau lan egiteko dugun moduaren adibide ona da: auzoei …

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA LGTBIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNEAN

2026/05/17 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) homosexualitatea buruko gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuen. Mugarri garrantzitsua izan zen, izan ere, LGTBI pertsonen eskubideen aitortzan urrats erabakigarria ekarri zuen. 2005etik, egun hau LGTBIfobiaren aurkako borrokarako eguna bihurtu da. Urte hauetan, hainbat aurrerapen egin dira lege- eta …

ZARAUTZEK SEXU-ANIZTASUNAREKIKO KONPROMISOA BERRETSI DU MAIATZAREN 17KO LGTBIFOBIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNAREN HARIRA

2026/05/15 Maiatzaren 17an ospatzen den LGTBI+fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Zarauzko Udaleko Berdintasun Sailak sexu- eta genero-aniztasunarekiko errespetuarekin, askatasunarekin eta berdintasunarekin duen konpromisoa berretsi nahi du, baita gorroto diskurtsoen eta edozein diskriminazio motaren aurrean duen erabateko gaitzespena ere. Data honek 1990eko maiatzaren 17a gogorarazten …

ZARAUZKO UDALAK GAUEKO TXIMELETAK IKUSTEKO IRTEERA ANTOLATU DU ERAZTUN BERDE URDINAREN PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

2026/05/12 Zarauzko Udaleko Ingurumen Departamentuak gaueko tximeletak ikusteko irteera antolatu du datorren maiatzaren 15erako, ostirala, Zerynthia elkarteko Dan Lertxundirekin batera. Jarduera Eraztun Berde Urdinaren urteko programazioaren barruan kokatzen da, eta 21:30ean izango da Vista Alegreko Torreoian. Bi ordu inguruko iraupena izango du. Proposamen honen bidez, …