ARTEA ETA NATURA EMAKUMEEN* ETXEKO PROGRAMAZIOAN

2026/05/08 Zarauzko Emakumeen* Etxeak emakumeei zuzendutako kultur eta ongizate jardueren programa antolatu du maiatzerako eta ekainerako. “Programazio honen bidez, topaketarako, hausnarketarako eta ongizaterako guneak eskaini nahi dizkiegu emakumeei, ahalduntzea eta parte-hartzea sustatzen duten kalitatezko kultur proposamenak eta naturako jarduerak hurbilduz”, adierazi du Gloria Vazquez (PSE-EE) …

TOKIKO GOBERNU BATZARRAK ONARTURIKO ZARAUZKO ZARATA MAPA JENDAURREAN JARRI DU UDALAK HERRITARREN ALEGAZIOAK ETA EKARPENAK JASOTZEKO

2026/04/30 Tokiko Gobernu Batzarrak 2026ko martxoaren 23an, Zarauzko Zarata Mapari hasierako onespena eman zion. Erabakia apirilaren 27an argitaratu da bai Gipuzkoako eta bai Euskadiko Aldizkari Ofizialetan. Jendaurreko epea hilabetekoa da, hau da, maiatzaren 27a arte (barne), interesdunek alegazioak edo ekarpenak egin ahal izango dituzte. Informazio …

AFROFEMINISMOARI BURUZKO MAHAI-INGURUA EGINGO DA MAIATZAREN 6AN ZARAUZKO EMAKUMEEN ETXEAN

2026/04/29 Datorren asteartean, maiatzak 6, 18:00etatik 19:30era, Zarauzko Emakumeen* Etxean “Feminismoa Afrikako Euskal Emakumeen Ikuspegitik” mahai-ingurua egingo da, afrofeminismoan, intersekzionalitatean eta emakume afrikarrek eta euren ondorengoek bizi dituzten errealitate anitzetan sakontzeko herritar guztiei irekitako hausnarketa- eta elkarrizketa-gunea. Jarduera Emakumeen Etxean egingo da (Nafarroa Kalea 3-C) …

ZARAUTZ FAMILIA GIROAN EKIMENAK BERE BOSTGARREN EDIZIOA OSPATUKO DU FAMILIENTZAKO ASTEBURU APARTA ESKAINIZ

2026/04/24 Datorren asteburuan, maiatzaren 1, 2 eta 3an Zarautz Familia Giroan ekimenaren bostgarren edizioa ospatuko da, Zarauzko Turismo departamentuak antolatuta, Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Ingurumen departamentuekin elkarlanean, eta Zurekin Zarauzko Ostalarien elkartearen, Murkil Zarauzko dendarien elkartearen eta  Merkatu Plaza Bizirik elkartearen laguntzarekin. Ekimen honen helburua …

ZARAUZKO UDALAK ERREKETAKO GARBIKETA ZERBITZUA BERRITU DU, URTEAN BI ALDIZ ZABORRA KENTZEKO

2026/04/23 Zarauzko Udalak Txukun Lorazaintza enpresari esleitu dio berriz ere udalerriko erreketan eta hezeguneetan pilatzen den zaborra biltzeko zerbitzua. 2015etik martxan dagoen kontratu honek udalerriko gune lauan dauden errekasto eta hezegune nagusietan jarduten du, eta urtean bi aldiz egiten da garbiketa: apirilean eta irailean, azken …

LARUNBAT HONETAN LEHIATUKO DA ZARAUZKO BI HARRI TXAPELKETA

2026/04/22 Zarautz Kirol Elkarteko Herri Kirolak sailak antolatuta, Zarauzko Udalaren laguntzarekin, Zarauzko Bi Harri Txapelketaren edizio berri bat jokatuko da larunbat honetan, apirilaren 25ean, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, 18:00tatik aurrera. Aurtengoan ere, emakume zein gizonezkoak ikusi ahal izango ditugu harri baldarrekin lehian. Emakumezkoen kasuan, aurtengoa iada …

ZARAUTZEN IZANGO DU IRTEERA ETA HELMUGA 2026KO ITZULIA WOMEN LASTERKETAREN LEHEN ETAPAK

2026/04/22 Zarautzek Itzulia Women lasterketako V. edizioaren etapa bat jasoko du datorren maiatzaren 15ean. Zehazki, lasterketa honen aurtengo edizioaren lehen etaparen irteera eta helmuga izango da Zarautz. Itzulia Women, hasiera-hasieratik, nazioarteko txirrindularitza-egutegiaren barruan erreferentziazko proba bihurtu da, eta mundu mailako erreferenteak ditu beti, hala nola …

“AITATXO” DOKUMENTALAZ GOZATZEKO AUKERA IZANGO DA MODELO ARETOAN

2026/04/16 Hurrengo apirilaren 22an, asteazkenean, “Aitatxo” dokumentala ikusgai izango da Modelo Aretoan, 18:00etan. Dokumental honek seme/alaba baten galeraren dolua azaltzen du aitaren begiradatik. Seme-alabaren bat galdu duten lau aiten testigantzaren bitartez, dokumental honek aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu. Bakoitzak egoera honi nola aurre …

ZARAUTZEK ZALEENTZAKO GUNE BAT IZANGO DU ZELAI ONDON REALAREN KOPAKO FINALAZ GOZATZEKO

2026/04/15 Zarautzek zaleentzako gune bat izango du larunbat honetan Zelai Ondon, Realak larunbat honetan Sevillako Cartujan jokatuko duen Kopako finalak giro paregabean jarraitu eta animatzeko. Pantaila erraldoiaz gain, adin guztietarako pentsatutako egitarau zabala antolatu da, bereziki familiei eta gazteei zuzendua. Gune hau 17:30etik 20:30era egongo …

ZARAUZKO UDALAK KLIMA ALDAKETAREN AURKAKO MUNDUKO ITZALALDIAN PARTE HARTZEKO DEIA EGIN DIE HERRITARREI

2026/03/27 Planetaren ordua 2007an Sidneyn hasi zen munduko kanpaina bat da, Adena WWFk bultzatua, gure planetaren aldeko klima-aldaketaren aurkako kanpaina global gisa. Elkarte ekologistak gure etxeetako eta eraikin enblematikoetako argiak ordubetez mundu osoan itzaltzea proposatzen du. Harrezkero, herrialde askok egin dute bat ekimenarekin, eta milioika …