La Salleko ikasleek, herriko ikasle guztien izenean, askotariko zuhaitzak landatuko dituzte 15:00etatik aurrera.
Argazkia eta iturria: Urola Kostako Hitza
Arkamurka natur taldeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zarauzko Udalak antolatuta, Zuhaitz Eguna ospatuko dute ostiralean. Iñurritzako biotopoan zuhaitz landaketa sinbolikoa egingo dute egun horretan La Salle ikastetxeko haurrek, herriko ikasle guztien izenean. Besteak beste, ametza, elorri beltza, erramua, gurbitza eta gorostia landatuko dituzte eta horrekin bertako landaredia berreskuratzen lagunduko dute.
Ekintza horren helburua gazteek ingurunea ezagutzea da eta, ezagutza horren bidez, hori maitatzea, errespetatzea eta zaintzea da, natur ondarea gozatzeko aukera izateko. Zentzu horretan, ikasleak eurak izango dira zuhaitz horien zaintza eta mantenuaren arduradunak.
15:00etan hasiko dira landaketarekin.