Erreklamazio epea gaur zabaldu dute, eta asteazkenean amaituko da. Etxebidek gaur argitaratu ditu 120 etxebizitzetarako onartuen eta baztertuen zerrendak.
Salberdingo etxebizitzen plano bat
Iturria eta argazkia: Zarauzko Hitza
Amenabar enpresak babes ofizialeko 120 etxebizitza eraikiko ditu Salberdin eremuan, 2020. urtea bitartean. Etxebizitzetako bat eskuratu nahi zutenek urtarrilean eta otsailean berretsi zuten beren asmoa, eta gaur jakinarazi du Etxebidek zein den onartuen eta baztertuen zerrenda.
Erreklamazio epea zabaldu da orain, eta onartuak izan ez direnek astebete dute kexa aurkezteko, Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan. Erreklamazioa aurkezteko aukera izango dute ez zerrenda batean eta ez bestean agertzen ez direnek ere; betiere, parte hartze eskaera behar bezala bete bazuten.
Hainbat motatako etxebizitzak
Eremu horretan babes ofizialeko 120 etxe egitea aurreikusi dute: 67 etxe hiru logela eta bi komunekin; 41 bi logela eta komun batekin; zazpi logela eta komun bakarrarekin eta beste bost egokitu, bi logela eta komun batekin. Etxe txikienek 121.145 euro balioko dute eta handienek, berriz, 179.364 euro. Sustapen horren inguruko zabalagoa Etxebideren atarian eskura daiteke, lotura honetan.