Atzo hasi ziren Baccharis halimifolia espeziea kentzen, eta ondoren Astin jarraituko dute lanketarekin.
‘Baccharis halimifolia’ espeziea erausteko lanak egingo diotuzte Irita hezegunean
Argazkia eta iturria: Zarauzko Hitza
Iritako hezegunean amerikar jatorriko Baccharis halimifolia landare inbaditzailea kentzeko lanak egiten ari da Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan. Udaleko Ingurumen zinegotzi Gloria Vazquezek (PSE-EE) adierazi duenez, Iritan atzo hasitako lanketari Astin emango diote jarraipena, udalerrian sakabanatuta dauden fokoekin bukatzeko.
Landare mota hori Europako atlantiar kostaldeko hezegunetan zabaldu dela eta bertako habitateko jatorrizko landareria ordezkatzen dela jakitera eman du Vazquezek. «Gure asmoa landare mota hori guztiz erauztea da. Ez da lan erraza, landareak kendu arren haren haziak hainbat tokitara zabaldu direlako eta ernetzen jarraituko dutelako. Funtsekoa da landarea detektatzea eta kentzea». Horretarako herritarren partea hartzea ezinbestekoa izango dela gaineratu du.