Gloria Vazquez PSE-EEren Zarauzko alkategai izateko primarioetara aurkeztu da

Gloria Vazquezek gaur, ostirala, goizean azaldu du bere burua aurkeztu duela primarioetara, datozen udal hauteskundeetan PSE-EEren Zarauzko alkategaia izateko. Ezkertokian egin du agerraldia.

Gloria Vazquez (Argazkia: PSE-EE)
Gloria Vazquez (Argazkia: PSE-EE)

Iturria: Zarauzko Hitza

Gloria Vazquez 2007tik PSE-EEren zinegotzia da Zarauzko Udalean. Gaur egun, PSE-EEren udal bozeramailea da, eta Parekidetasuna, Gizarte Zerbitzuak, Ingurumena eta Agenda 21 sailetako burua da, alderdikide duen Patxi Elolarekin batera.
PSE-EEren Zarauzko alkategai izateko primarioetarako aurkezteko arrazoiak azaldu ditu Vazquezek goizean Ezertokian egindako agerraldian. «Herriaren errealitatea ezagutzea eta 11 urteotan udalean lan eginez hartutako esperientzia izan dira hautagai izatera aurkezteko arrazoiak. Horrek guztiak umiltasunez eta heldutasunez aurkezteko indarra eman dit. Azken udal agintaldi honetan, Udal Gobernuan EAJrekin koalizioan lan egiteak esperientzia politiko handia eman dit», azaldu du.
Primarioetarako bere hautagaitzaren berri ematearekin batera, sozialistak Zarauzko Udalean egiten ari diren lana eta gestioa goraipatu ditu. Gaur egun, udalean bera buru den sailetan eta Udal Gobernuan egiten ari diren lana azpimarratu, eta «oso harro» dagoela adierazi du.»Gobernu taldean lan oso ona egiten ari garela iruditzen zait, arduraz eta eraginkortasunez ari gara lanean. Nire borondatea herritarren ongizatearen alde egitea izan da». Era berean, udal langileen lana nabarmendu eta eskertu du, «profesional handiak dira». Erakunde desberdinen arteko «harreman ona» ere aipatu du bere agerraldian Vazquezek, eta uste du hori «PSE-EEren eta EAJren arteko paktuari esker» dela, «Zarautzentzat zalantzarik gabe onuragarria izan dena».

Bere lehentasunetako bat «terrorismoaren biktimak eta haien memoria» direla esan du. Horrez gain, «inor baztertu gabe, elebitasuna helburu hartuta hizkuntza eskubideen defentsan» lan egingo duela azpimarratu du.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *