Zarauzko gizonak berdintasunaren aldeko lanean inplikatu nahi dituzte

Parekidetasun departamentuan legealdi honetarako finkatutako helburu bat da

Aurkezpenean. Parekidetasun zinegotzia eta Gizon taldeko kideak Etxezabalako aretoan.
Aurkezpenean. Parekidetasun zinegotzia eta Gizon taldeko kideak Etxezabalako aretoan.

Argazkia eta iturria: Diario Vasco

Zarauzko gizonak berdintasunaren aldeko lanean inplikatzea Zarauzko Udaleko Parekidetasun departamentuan legealdi honetarako finkatu duten helburu bat da. Gloria Vazquez parekidetasun zinegotziak eta Gizon taldeko ordezkariak asmo honen berri eman zuten prentsaurreko batean.

Zinegotziak azaldu zuenez, «jakin badakigu helburu hau betetzea ez dela erraza, baina era berean argi daukagu gizonek ere badutela zer egin handia berdintasunaren aldeko bide honetan, egungo egoera irauli nahi badugu. Helburu hori lortu nahian, Zarauzko TOKA gizon taldearekin harremanetan jarri ginen beraiekin elkarlanean aritzeko. Hainbat ekitaldi martxan jarriko ditugu beraien bitartez eta berdintasun kontseiluarekin batera, gizonen sentsibilizazioari bultzada berri bat emateko asmoz».

«Emakumearen kontrako indarkeriarekin bukatzeko, ezinbestekoa da gizonek argi eta garbi esatea ez duzuela emakumeen kontrako diskriminaziorik onartzen eta baita parte aktiboa hartzea bide horretan», argitu zuen Gloriak.

Hori bera lortu zen «iaz azaroaren 25ean, Gizonen manifestua landu genuenean. Zarauzko gizon talde bat elkartu genuen eta manifestu bat idatzi zuten ‘gu ere bai, berdintasunaren alde’, eta bertan konpromiso hori onartzen zuten. Joan den urtean ere, Jardunaldiak antolatu genituen gai honen inguruan, hain zuzen ere, gizonen papera berdintasun aldeko lanean nondik nora joan behar duen azter-tzeko».

Halere, Zarauzko Udalak gizonak sentsibilizatzeko lehen ekimena, duela 10 urte, egin zuen. Orduan, gizonentzako lantegi bat abiatu zen. Lantegi horretan dozena bat gizonek hartu zuten parte, eta bertatik sortu zen TOKA gizon taldea. «Beraiek lanean jarraitu dute 10 urte hauetan, zarata handia sortu gabe, eta talde txikitan, baina inportantea da egin duten barne lanketa hori eta, batez ere, mantendu izana urte hauetan zehar».

Gizonen sentsibilizazio eta inplikazioa lantzeko Udaleko Parekidetasun departamentuak TOKA taldearekin batera garatzeko ekimen ezberdinak antolatu dira. Horrela, azaroaren 10ean, ikastaro bat eskainiko da TOKA taldeak gidatuta. Zuzenduta dago bai herriko elkarteetan, bai aisialdian zein kirolean, aritzen diren gizonezko hezitzaileei. 4 orduko ikastaro honen helburua da hezitzaileak euren lanean mutilekin dituzten harremanez eta eskaintzen zaien ereduaz gogoeta egitea.

Zine-forum bat ere egingo da. Berdintasunaren aldeko lanean gizonen parte hartzea sustatzeko eta hausnarketa bultzatzeko.

Berdintasunaren aldeko gizonen manifestuari bultzada berria emango zaio baita. Iazko azaroaren 25ean, berdintasunaren aldeko lanean gizonen parte hartzean jarri zen arreta, eta honen harira, manifestu bat sortu zuten herriko 13 gizonek . Manifestu hori berriro ere zarauztarren artean hedatu eta atxikimendu berriak biltzeko ekimenak garatuko dira.

Lantegia urtarrilean

Gizonentzako lantegi bat martxan jartzea urtarriletik aurrera aurreikusten da. Asmo nagusia, duela 10 urte bezala, gizontasuna eta berdintasunaren inguruan gogoeta egiteko. Lantegi hau TOKA gizon taldeak gidatuko du eta martxan jartzeko hainbat sentiberatze eta komunikazio ekintza aurrera eramango dira datozen hilabeteotan. Bereziki azpimarratu nahi dute herriko gizonengana hurbildu eta lantegiaren berri emateko egingo diren aurkezpen saioak. Guztira 15 aurkezpen saio egingo dituzte TOKAko kideek Zarauzko hainbat sektoretako gizonekin.

Era berean, Zarauzko edozein gizonek, aukera izango du Toka taldeko kideekin hitzordua eskatzeko. Horretarako nahikoa izango da tokagizontaldea@gmail.com helbidera idaztea.

Bukatzeko, Gloriak adierazi zuenez «emakumeak urteak darama-tzagu borroka honetan gure eskubideak aldarrikatzen, baina denok batera egiten badugu askoz errazagoa izango da. Gainera gazteentzat oso inportantea da ereduak edukitzea eta beste gizon batzuk ikustea berdintasunaren aldeko lan egiten, funtsezkoa da beren hezkuntzarako. Eta baita ere, zer garrantzitsua izan daitekeen gizon batek esatea ‘ni feminista naiz’».

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *