Eskolako Agenda 21eko bilkura udalbatzar aretoan (Zarauzko Udala).
Iturria eta argazkia: Zarauzko Hitza
Herriko ikastetxeetako ikasleek iraunkortasuna bultzateko proposamenak egin ohi dituzte urtero udaletxean, Eskolako Agenda 21 heziketa programaren bidez. Gaur goizean egin dute bilkura Xabier Txurruka alkatearekin eta Jesus Arana, Gloria Vazquez eta Nekane Iribar zinegotziekin batera, eta hondakinen gaia izan dute hizpide.