Atez atekoaren aurkako 8.000 sinadura jaso dituzte | Zarauzko Hitza

Albistea-Noticia: http://zarautz.hitza.info/2012/05/09/atez-atekoaren-aurkako-8-000-sinadura-jaso-dituzte/

Birziklapena bai, atez ateko bilketa ez plataformako kideek 8.000 sinadura jaso dituzte. Duela lau aste inguru hasi ziren atez ateko sistemaren aurkako sinadurak jasotzen, eta atzo eman zioten kanpainari amaiera. Jakinarazi dutenez, bozkatzen duten herritarretatik %50ek sinatu dute atez atekoaren kontra. Ildo horretatik, Zarauzko alkate Juan Luis Illarramendiri biltzeko hitzordua eskatuko diote, sinadura kopurua erakutsi eta edukiontzi bidezko hautazko bilketa bultzatzen jarrai dezan adierazteko. Era berean, gaiaren inguruan herritarrek duten iritzia ezagutzeko herri galdeketa egin dezan eskatuko diote.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *