Norberaren barrua askatzearen onurak

Lau urteren ondoren, Zarauzko sexu aholkularitza zerbitzua finkatu egin dela dio aitziber estonba sexologoak

Aitziber Estonba sexologoa eta Eneko Sarasua gaztea, zerbitzua eskaintzen den bulegoan.
Aitziber Estonba sexologoa eta Eneko Sarasua gaztea, zerbitzua eskaintzen den bulegoan.

Argazkia eta iturria: Noticias de Gipuzkoa

Barrua askatze hutsak on egiten dio edonori. Ilunetik ateratzen zara, bidean argi gehiago ikusten duzu. Hala dio Aitziber Estonbak, Zarauzko Sexu Aholkularitza guneko arduradunak eta ziur bertatik pasatu diren gehienek ere berdina pentsatzen dutela.

24 urte dituen Eneko Sarasuaren-tzat behintzat oso baliagarria izan zen Zarauzko Udalak duela lau urte martxan jarri zuen zerbitzua. “Bikotearekin utzi nuenean ataskatuta bezala gelditu nintzen. Ez nion buelta ematen eta horrela ezin nuela jarraitu eta zerbait egin behar nuela konturatu nintzen”, azaltzen du gazteak.

Baina, urte eta erdi pasatu zen horretaz jabetu eta Sexu Aholkularitza gunera joan zen arte. Izan ere, laguntzaren beharra dagoela eta laguntza eskatzea “pausu latza” da Sarasuaren iritziz. “Lehen aldiz hona etorri nintzenean barrua askatu nuen eta horri esker zulo horretatik atera nintzen. Azken finean, horrelako esperientziatan zure burua hobeto ezagutzen duzu eta asko ikasten duzu, eta zerbitzu honi esker tresna batzuk ditut orain horrelako egoerei aurre egiteko”, dio Sarasuak. Gazteak guztiz gomendatzen du zerbitzua, doakoa baita gainera.

Aitziber Estonba sexologoak, bere aldetik, lau urte eta gero zerbitzua finkatzen ari dela dio: “Zerbitzu hau ez dela arlo erotikora mugatzen konturatzen ari dira zarauztarrak. Sexu aholkularitza esatean jendeak arlo erotikoan soilik pentsatzen du, baina pausu bat eman dugu behin-tzat eta badirudi jendea ari dela lotzen beste zenbait gai daudela; besteak beste, bikotea, desira falta, konbibentzia…”

Aholkularitza zerbitzua asteartero dago zabalik 17.00etatik 21.00etara (Zuberoa kalea, 22), eta aurrez aurreko zerbitzuaz gain 943 005 128 telefonora deitu, sexuaholkularitza@gmail.com helbidera idatzi edo sare sozialetara jo daiteke.

Puede que también te guste...

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *