Zarautz. Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Orioko ikastetxeetan ekimen bateratu bat burutu zen Tratu onekin dantzan lelopean. Horren aurrean, Zarauzko Udalak eskerrak adierazi dizkie ikastetxe, Udal, hezkuntza komunitate eta partu hartu zuten guztiei «egindako lanagatik, hausnarketagatik eta guztion arteko batasunagatik». A.R.
Iturria: Noticias de Gipuzkoa