Jose Luis de la Granjaren ‘Angel o demonio: Sabino Arana. El patriarca del nacionalismo vasco’ aurkeztuko dute, arratsaldeko 19:30etik aurrera
Argazkia eta iturria: Urola Kostako Hitza
Mario Onaindia Fundazioak antolatuta, liburu aurkezpena izango da ostiralean, hilaren 20an Zarauzko Zazpi kultur aretoan. Zehazki, Jose Luis de la Granjaren Angel o demonio: Sabino Arana. El patriarca del nacionalismo vasco aurkeztuko dute, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Javier Corcuerak gidatuko du aurkezpena.