Mundu Zabaleko Emakumeak hitzaldi zikloa.
Argazkia eta iturria: Urola Kostako Hitza
Azaroaren 25aren bueltan hainbat jarduera antolatu ditu Zarauzko Berdintasun Sailak. Horietako bat Mundu Zabaleko Emakumeak hitzaldi zikloa da. Hiru saio garatuko dituzte, beste herrialdetako emakumeen egoera ezagutzera emateko eta irudi estereotipatuak hausteko asmoarekin: azaroaren 17an, Magreb aztertuko dute, Maya Amraneren eskutik; azaroaren 24an, Latinoamerika, Ana Murciarekin; eta abenduaren 1ean, Afrika beltza, Jeanne Rolande Dacougnarekin. Hitzaldiak Etxezabalan izango dira, gaztelaniaz, 18:00etatik 20:0etara. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, hilaren 10era arte, 943-00 51 17ra deituta edo berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzita.