Iturria: Diariovasco
Mugikortasun astearen baitan, bihar, larunbata, Txirrindulari txikien eguna antolatu du herriko Udalak, Zarauzko Zikloturista Elkartearen laguntzarekin. 6 urtetatik 14 urtetarainoko umeentzako pentsatutako aktibitatea da. Parte hartzaileek bizikletan buelta bat emango dute herritik: Aritzbatalde, Asti, Abendaño, eta Azken Portu inguruetan barrena.
Irteera goizeko 10:00etan egingo da, Lizardi Institutuko patiotik, eta umeek derrigorrezkoa dute kaskoa eramatea ibilbidea burutzeko. Bukatu ondoren txokolatea banatuko da eta sari batzuk zozketatuko dira. Besteak beste, bi bizikleta eta zikloturisten patrozinadore diren dendetan erosketak egiteko bale batzuk.