Artelatza babestu eta zabaltzeko asmoarekin hasi dituztedagoeneko lanak eta zortzi astez bideak itxita mantenduko dira
Mari Azpiroz eta Gloria Vazquez, Zingira basoko lanetan. (Foto:N.G)
Argazkia eta iturria: Noticias de Gipuzkoa
ZARAUTZ – Zingira basoaren berreskuratze lanak hasi martxan ipini dituzte dagoeneko eta horien harira, Ingurumen zinegotzia den Gloria Vazquezek gogoratu nahi izan zuen “duela bi urte erosi genuen lurralde eremu hau, Ingurumen sailaren ardura delako natura babestea”. Natura 2000 sarean aurkitzen da Zingira basoa, bere baitan ere Arkamurka aurki daitekeelako eta “lur eremu hau aberastu eta berreskuratzeaz gain, lehen zuen indarra itzuli nahi” diola azpimarratu zuen Vazquezek Zarauzko Udalaren izenean.
Izan ere, Aranzadi Zientzien elkarteko kide den Mari Azpirozek azaldu zuen baso honek hartzen dituen bost hektarea horietatik, lau “pinuz beteta” daudela eta “bigarren habitat moduan artelatza ageri dela”. Bostgarren hektarea berriz, “sastrakak, iratzeak, etab. osatzen dute”, Azpirozen hitzetan. Aranzadikoak argitu nahi izan zuen artelatzaren zabalkuntza ez dela guztiz ohikoa, “oso espezie berezia da”, zioen eta horregatik proiektu honen helburua “artelatz basoa berreskuratzea” da. “Kontu handiz” egin beharreko lanak direla azpimarratu nahi izan zuen Azpirozek, ez delako “ohiko” lana izango.
“Bioaniztasunaren biltegi” aproposa izango delakoan, Zingira putzu ohia ere berreskuratzen saiatuko dira “hein handi batean” eta lan guztien emaitza “urte batzuen buruan” helduko dela ziurtatu zuten.
Bestalde, hurrengo zortzi asteetan bideak itxita egongo direla eta horrek herritarrengan sor ditzakeen eragozpenengatik “aldez aurretiko barkamena” eskatu zuen Vazquezek. – N.O.